Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

IKT-ek erronka berriak ahalbidetzen dituzte

CASTELLANO

ikt600IKT-ek erronka berriak ahalbidetzen dituzte


IKT-en (Informazio eta Komunikazio Teknologien) erabilpena kudeaketa-jardueretan finkatzen ari zela ikusi dugu azken boladan. Izan ere, gure arloan beti asko erabili den teknologia bat izan da, lagungarri izan zaigu eta eman digu gure institutuetan kudeaketa-sistemak azkar ezartzeko aukera.

Blog-en argitaratutako zenbait artikuluk (“PKS Google-tik kudeatzea“ eta “SAK Sistema“, Kalitatearen Aste Europarrean aurkeztua) erakutsi dutenez, lan egiteko era berri hau oso emaitza onak ematen ari da eta kontuan hartzea komeni da.

Lehen zeuden arazo batzuk konpontzera etorri diren teknologiez ari naiz. Lehenago ondorengo hauek genituen arreta berezia eman behar zitzaien elementuen artean:

  • Agiri bakarra. Oso zorrotza, ia espartarra, izan behar zen, badaezpada ere kopiaren kopia ez egiteko. Geroago beti arazoak zeuden, “zein da ona?“ erabakitzeko orduan.
  • Agiriaren ardura. “Agiria ukitzen zutenak edo ukitzeko aukera zutenak“ nortzuk ziren konturatu behar genuen. Arinkeri handiegiz jokatzen zuen batek denbora askotako lana baliogabetu lezake.
  • Agiria partekatzea. Dakigunez, agiriek ez digute guztioi berdin eragiten eta, horregatik, zein agirik nori eragiten zion hausnartu behar zen, baita agiri horretara iristeko mekanismoak jarri ere. Aukera hau, agiria partekatzearena, gaurko teknologiarekin askoz errazagoa da.
  • eta, nola ez, segurtasun-kopiak.

5SGehiago dago baina hauek dira tradizionalki eztabaidagai nagusiak izan diren elementuak, Kalitatearen arduradunenak batez ere. Gaurko teknologiek lan hori asko errazten dute. Begi-bistakoa denez, nola egiten dugun edo zein agiri pertsona batzuekin edo beste batzuekin partekatu behar  diren hausnartzen jarraitu behar dugu.

5S Digitalak


Agirien kudeaketaren berezko lanak, dokumentazioaren antolaketa eta garbiketarekin lotutakoak, egiten jarraitu behar da, hausnarketaren zati direlako.

Une batean 5S-ak oso lagungarri izan zitzaizkigun tailer eta bulegoetan. Ikastetxearen intranet-en eta ordenagailu pertsonalean zeuden agiri informatikoak ere landu ziren beste ikastetxeren batean.

Agiriekin lan egiteko era aldatu dugun arren, 5S espazio horretan lantzen jarraitzea ideia ona litzateke. Duela denbora bat 5S digitalak hedatzeko aurkezpen bat egin behar izan genuen. Aurkezpen hori zuokin guztiokin partekatu nahi dugu.
.

.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: