Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Hobbide autoebaluazioa

CASTELLANO

Cabecera 630 Hobbide mas Tknika con EFQM

Kalitate-arduradunekin bilera


Joan den asteazkenean, martxoak 12, izan zen Iurretan autoebaluazioa egiteko aplikazio berria: eHobbide, Lanbide Heziketako ikastetxeetako kalitate-arduradunei aurkezteko ekitaldia.

Aurkezpenean, haren erabilpena zuzenean erakusteaz gain, EFQM 2013 bertsioaren ondorioz Hobbide kudeaketa-ereduan ezarri diren aldaketak ere aurkeztu ziren.

Hobbide-ren egitura berria


Horrela definitzen dugun haren egitura berrian datza Hobbide-ren funtsa:

  1. EFQM, funtsezko kontzeptuak baititu oinarri.
  2. PKS, PKS kudeatzeko etapak baititu oinarri.

Geure ustez, egitura hau EFQMren oinarrizko kontzeptuetan eta SGPren prozesuen diseinuan oinarritu izanak irmotasuna ez ezik, denboran iraunkortasuna ere ematen dio ereduari; hots, etorkizun hurbil batean EFQMn aldaketak gertatu arren, aldaketa horiek egiturari eragin gabe inplementa litezkeela aurreikusten dugu.

Irudi honetan Hobbide ereduaren egitura ikus daiteke.

Indicadores bloques eu01 630

eHobbide-rekin autoebaluazioa


Azaroko aurkezpenean eta bloga argitara ematean aurreratu genuenez, haren balio erantsia puntu hauetan datza:

  1. Eskaera izan behar da (ikastetxeak behar badu, eskatzen da).
  2. Ikastetxean (ematen dira ikastetxean bertan egiteko erraztasunak).
  3. Tamaina aukeratzen da (kudeaketa osoarena edo ardatzen arabera egin daiteke).
  4. Aplikazio berria (erraza, arina eta ulertzeko modukoa).

Hau da autoebaluazioak dakartzan jarduera gakoak laburbiltzen ditugun metodoa:

Método A eu 630

EFQM


EFQM ereduak erreferentea izaten jarraitzen du, bikaintasuna lortu nahi duen edozein erakundek bikaintasunerantz urratsak ematen jarraitzeko inspirazioa aurki dezan.

Autoebaluazioa egin ondoren lortzen den hobekuntzaren bidea deritzon txostena ikastetxeetako PKS prozesuak eta, ondorioz, haien eta Lanbide Heziketako sistemaren emaitzak era erraz, azkar eta partekatu batean hobetzeko lagungarri izango delakoan gaude.

.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: