Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

BideoTK

CASTELLANO

Gure euskarriak


Blog honetan argitara emandako albiste eta artikuluen bidez euskarri desberdinetan egin dugu lan. Kasu guztietan sortzeko errazak izatea, eroso partekatu ahal izatea eta agiriak erabili behar zenituzten guztiok erraz “ulertzeko“ modukoak izatea nahi genuen.

Prezi_logo 300Material hauek sortzeko erabili ditugun eta ezagutzeko interesgarriak izan daitezkeen tresnen artean, hauek ditugu:

    • Prezi. Aurkezpen berriak eta berritzaileak egiteko aukera ematen digun online aplikazio bat da. Aurkezpen horiek pribatuan, publikoan … izan daitezke. Aurkezpenek aplikazioan bertan bukatzen dute eta beste web batzuetan eman daitezke argitara. Gure Prezi gunea

slideshare 300

      • SlideShare. Beste web espazio bat da eta PowerPoint aurkezpenak eta word, OpenOffice, PDF… agiriak igotzeko eta publikoan eta pribatuan partekatzeko erabiltzen dugu. Gure SlideShare gunea
    • scribd 300Scribd. Agiriak (pdf, PowerPoint, OpenOffice, MSOffice, Apple ¡Word Pages) partekatzeko web espazio bat da. Erabiltzaileei ematen die agiriak argitara eman eta web espazio batean txertatzeko aukera (blog, moodle, web orria … ). Gure Scribd gunea

YOUBLISHTER 300

    • Youblisher. Toki honek ematen du pdf dokumentuetatik abiatuz “aldizkari digitalak“ sortzeko aukera. Agiria igo besterik ez da egin behar eta Youblisherrek formatu batera bihurtuko du. Isuu da antzeko zerbait egiten duen eta asko erabiltzen den beste aplikazio bat. Gure Youblisher gunea
    • screenr-logoScreenr. Ordenagailuaren pantailan grabazioak onlinen egiteko tresna bat da. Prozesua azaltzearekin batera egiten ari garen guztia ordenagailuan graba dezakegu. Horregatik, tutoretza-bideoak egiteko bikaina da.
  • You Tube logo 300YouTube. Dagoeneko erabiltzaileek bideoak igo eta partekatzeko web toki hau ezagutuko duzue denok. Berezko “ bide“ bat sortzeko eta sortutako bideo guztiak gordetzeko espazio interesgarria da. Gure Youtube kanala

Ez daude inolako ordena zehatzetan antolatuta baina aurkezpenetarako jarri ditugu lehen biak, agiriak argitara emateko bigarrengo biak eta bideoak, tutoretza-bideoak eta aurkezpen-bideoak, ikusteko azken biak.

Horiek guztiak, baita zerrenda honetan ez dauden beste batzuk ere, edukiak lantzeko oso interesgarriak dira eta, gure edukiak ez ezik, irakasgai, modulu eta lan-arloei lotutako  material ugari ere aurkituko duzue.

.Groutxo_Marx

BideoTK


Groucho Marxek hau zioen: “Telebista oso hezitzailea dela iruditzen zait. Norbaitek pizten duen bakoitzean, beste gela batera joaten naiz eta liburu bat irakurtzen dut“. Hori gure materialekin gerta ez dadin, “bideoen bilduma“ bat egiteko ideia landu dugu denbora batean.

VideoTKDuela egun batzuk beste sekzio bat aurkezten genizuen eta gaur beste baten txanda da. bideoTK izena eman diogu. Espazio horretatik zuen eskuetan jartzen ditugu albisteen lagungarri izan diren bideoak eta blog honetan argitara emandako bideoak.

Horrela, eta erosoago sartu ahal izateko, argitara emandako bideoak berriro ikusi behar badituzue, Kudeaketa arloari nola edo hala lotutako bideo guztiak jasoko diren espazio bat duzue.

Gaur egun agerpen-dataren arabera eta alderantzizko norabidean antolatuta dago; hots, berriena gorago. Espazio hau hazten den neurrian, gaien arabera ordenatuko da.

Espazio hau bisitatzera an¡matzen zaituztegu eta interesgarri izango zaizuela espero dugus.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: