Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Ikasgela birtuala

CASTELLANO

Lankidetza – CPES CEINPRO BHIP – Donostia-San Sebastián

On line ematen dituzten ikastaroen kudeaketa dela-eta, Ceinpro-n identifikatu dugun praktika ona gure blog-aren jarraitzaileekin partekatzen dugu.

Zerbitzu horiek ematen direla bermatzeko erarengatik zoriontzen ditugu eta haien esperientzia gurekin parekatzeagatik eskerrak ematen dizkiegu.

Colaboración de Enrique Arévalo, Kudeaketa Arduraduna (CEINPRO)

Prestakuntza birtualaren kalitatea


Ceinpro-n ezarritako sistemaren barruan arau eta eredu hauek sartzen dira: UNE-EN ISO 9001:2008, OHSAS 18001:2007, UNE-EN ISO 14001:2004, ISO/IEC 27001:2005, EFQM eredua, eta, duela zenbait hilabete, UNE 66181 araua.

Ceimpro logo2012-2013ko ikasturtean “UNE 66181:2012 kalitatearen kudeaketa. Prestakuntza birtualaren kudeaketa“ araua ezarri da Ceinpro-n, prestakuntza-jarduera birtualen ezaugarriak identifikatuta eduki ahal izateko, prestakuntza birtualeko ikasleek beren premia eta itxaropenetara hobeto egokitzen diren ikastaroak selekzionatu ahal izateko eta Ceinpro-k bere eskaintza hobetu, eta horrekin batera, haren bezeroak pozikago egon ahal izateko.

Prestakuntza-eskaintzaren kalitatea eta egokitasuna bermatzea da aipatutako araudiak exijitutako baldintzetako bat, arauan definitutako baldintzen arabera kudeaketa-sistema bat ezarriz. Kudeaketa-sistema hori da Ceinpro-n dagoeneko ezarri eta ziurtatuta dauden arauekin bateragarri eta, horregatik, ikastetxearen “kudeaketa-sistema integratuaren“ egitura beraren antzera gauzatu da UNE 66181:2012 ezartzeko prozesua.

Bezeroak pozik egoteko faktore kritikoak


Lan-merkatura sartu nahi duten pertsonentzako eta haien gaurko lan-egoera hobetu nahi duten langileentzako Ceimpro. Integración sistemasprestakuntza-jarduera horietara mugatuta dago UNE 66181 arauaren aplikazioa eta, hasieratik, prestakuntza-jarduerari buruzko gutxienezko informazio orokorra ematen da: helburuak, prestakuntza mota, merkatuaren eskaera, ikastarora arrakastaz iristeko behar den prestakuntza…

Halaber, bezeroak pozik egoteko kritiko gisa identifikatutako faktoreei buruzko informazioa ematen da:

  • A maila: enplegarritasunerako prestakuntzaren ezagutzamaila: hornitzaile espezifikoaren prestakuntzak, lan-merkatuan, duen onarpen mailarekin eta prestigioarekin du zerikusia. Izar batetik bosterako eskalan, Ceinpro-n 4 izarrak ezarri dira. Eskuratutako ezagutzak ebaluatzeko azterketa bat gainditzen duten ikasleei ezagututako ziurtagiri bat ematen zaie. Halaber, ebaluazio-azterketa gainditzen ez dutenek asistentzia-diploma bat jasotzen dute.
  • B maila: maila honetan prestakuntza birtualean erabilitako ikaskuntza-metodologiaren mailak definitzen dira. Faktore honetarako, 4 izar ezarrita ditu Ceinpro-k. Pozik egoteko lau azpifaktore hartzen dira kontuan:
    • Didaktika- eta instrukzio-diseinua: ikastaroa sekuentzien bidez egitea gomendatzen da Ceipro-n baina ez da derrigorrezkoa
    • Erabilitako prestakuntza-baliabideak eta ikaskuntza-jarduerak: ikastaroak egiteko laguntzak (pdf-n laguntza) izaten dira
    • Ikastaroetarako dauden tutoretzak tutoretzen jarraipena egiteko adierazleak daude Ceinpro-n
    • Ikasteko ingurune teknologikoa: plataformak tresna aurreratuak ditu, artxibo digitalak trukatzeko aukera esate baterako…
  • C maila, ematen diren ikastaroetara iristeko erari dela-eta bezerok zein mailatan dauden pozik jakiteko mailak dira. Maila honetarako Ceinpro-k 3 izar ditu. Poza neurtzeko faktore hau hiru azpifaktoretan zatitzen da:
    • Hardware irisgarritasuna: haren prestakuntza birtualaren zerbitzuko atal gisa ez ditu ekipoak hornitzen Ceinpro-k eta, horregatik, azpifaktore hori ez da gure kasuan aplikatzen.
    • Software iristarritasuna: haren prestakuntza birtualaren zerbitzuko atal gisa ez du softwarea hornitzen Ceinpro-k eta, horregatik, azpifaktore hori ez da gure kasuan aplikatzen.
    • Web irisgarritasuna: irisgarritasunerako laguntzak ditu prestakuntza birtualaren plataformak eta identifikatuta eta azalduta daude. Gainera, prestakuntza-jarduera pertsona elbarrituek egiteko egokituta dagoen edo ez adierazten da oinarrizko informazioan. Halaber, elbarritasunen bat duten pertsonek ikastaroa egitean izan litzaketen arazo nagusiei buruzko informazioa ematen da.

Hitz batean, balizko bezero edo erosleei begira prestakuntza birtualaren kalitatea definitzen duten ezaugarriak identifikatzeko argibideak zehazten dira.

Ceimpro2 630

Hasieran espero zutenaren eta benetan jaso dutenaren arteko orekak, positiboak edo negatiboak, eragiten du prestakuntza birtualaren bezeroen asebetetze maila. Horregatik, gure bezeroak gero eta pozikago egotea nahi dugu Ceinpro-n, irudi honetan erakusten den etengabeko hobekuntza-zikloaren bidez:

Araudiak exijitzen dituen eta Ceinpro-n ezarrita dauden kudeaketa-sistemaren baldintzak hauek dira:

  • Prestakuntza emateko prozesuaren jarraipena egitea,
  • Dokumentazioaren kontrolerako sistematika bat ezarria izatea,
  • Zuzendaritzak kudeaketa-sistema inplementatu, mantendu eta hobetzeko behar diren baliabideak zehaztu eta eman ahal izateko moduan baliabideak kudeatzea,
  • Prestakuntza-jardueren mantentze eta berrikuspenerako ezarritako sistematika bat izatea eta
  • Erreklamazioak tratatzeko sistematika bat izatea.

Hortik aurrera PDCA zikloaren arabera jokatzea da kontua, ikasleak zein mailatan dauden pozik jakiteko inkesta guztien emaitzak jasoz, emaitza horiek espero zutenarekin bat datozen bermatuz eta, halaber, bezeroen pertzepzioan itxaropen eta emaitza hobeak sortuz.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: