Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

CE markatzea eta karbonoaren aztarna

CASTELLANO

Tknikako Zurgintzaren arloak eta Arotzgik sustatua eta zurgintzaren sektoreko langileen profesionaltasuna hobetzeko asmoz, interes bateratua: zura, duten profesionalen arteko zenbait topaketa egiten ari dira Tknikan urritik aurrera.
tk maderaZentro teknologikoetako eta unibertsitateetako profesionalen, arkitektoen, dekoratzaileen eta Nekazaritza, Zurgintza eta Altzarigintza eta Eraikuntza eta Obra Zibila espezialitateetako irakasleen artean esperientziak eta ezagutzak trukatzeko prozesua sustatu nahiko da topaketa horien bidez.

Zentzu horretan, apirilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoko Zurgintzaren sektoreko profesional ugariren topaketa egin da Tknikan, Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroan.

Honetan, jardunaldia bi gai garrantzitsuri buruzkoa izan da: CE markatzea eta karbonoaren aztarna zurezko produktuetan.

2014-04-07 Jornada

CE markatzea


Marcado CEProduktuen CE markatzea bete-betean iritsi da Zurgintzaren sektorera eta gaur egun lehen mailako baldintza bihurtu da.

Araudi horretara egokitu behar izan duten produktu anitzak, produktuaren arabera data desberdinetan sartu da indarrean araudia, eta horrek kontsumitzailearentzat duen garrantzia nabarmendu ziren prestakuntza-saioan; izan  ere, haietako gehienentzat derrigorrean betebeharrekoa da dagoeneko eta berehala izango da gainontzekoentzat.

2014-04-07 IMG_1473 b 400.

Karbonoaren aztarna zurezko produktuetan


Halaber, zurgintzako elementu desberdinetan karbonoaren aztarna kalkulatzen ikasteko aukera eman zen jardunaldian, zuraren sakatik elementu konkretuen fabrikatzeraino, eta produktu konkretuetan kalkulatzeari buruzko ariketa praktikoak egin ziren.

PROGRAMA

17:00-18:00. CE markatzea. Zurezko produktuetan CE markatzerako tresna informatikoaren azalpena.

18:00-19:00. Karbonoaren aztarna zurezko produktuetan. Zurezko produktuetan: ate eta leihoak, kalkulatzeko adibide konkretuei buruzko ariketak egitea.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: