Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

KSI4-ak bere ibilbideari irakasten dio

CASTELLANO

sig4

Joan den apirilaren 2an KSI4 sarearen lehen bilera egin zen, Tknikan.

Berriztapen eta Hobekuntza arloari berariaz laguntza ematea eskatu duten LHko ikastegietan kudeaketa-sistema integratu bat ezartzeko laugarren sarea (KSI4) da eta ISO 9001 kalitate araua, OHSAS 18001 prebentzio araua eta ISO 14001 ingurugiro araua ditu erreferentetzat.

.

Jardunaldia gauzatzeko era


Iñaki Mujikak, Tknikako zuzendariak, eta Rosana Gutiérrezek, arloko koordinatzaileak, eman zuten ongietorria eta, geroago, KSIren aurrekariei gainbegiratze bat emanez lehen bilera hasi zen.

Bilerak hiru atal nagusi izan zituen:

  • Alderdi orokorrak landu ziren proiektuaren aurkezpena: aurrekariak, metodologia eta baliabideak, programa, konpromisoak,….
  • Kontzeptu orokorrak. Arauen egitura, kudeaketa-sistemaren egitura eta arau-baldintzak sisteman integratzeko sistematika aztertu ziren.
  • Ezartzeko jarduerak. Ikastetxeek sisteman integratzeko berrikusi eta gaurkotu beharreko dokumentazioa aurkeztu eta azaltzen da (politika, kalitate-eskuliburua, prozedurak…).

.

Antolaketa


Mapa de procesosLan honen sarea bi urtetan antolatuko diren bederatzi saioren bidez planifikatzen da. Jakina, aldaketak egon daitezke programan baina, aurreikuspenen arabera, 2016ko azarorako bukatuko du eta egun horretarako ikastetxeak KSI auditoria bat gainditzeko baldintzetan egotea lortu nahi da.

Aurreko sareekin ezartzeko esperientziaren ondoren aurreikusi denez, bigarren saiorako Operazio Kontroleko Tresna (OKT) aurkeztuko da, kudeaketarako laguntza handia izan daitekeela interpretatzen baitugu.

Sistema honek dakartzan aldaketak bereganatzeko, “ikastetxeko liderrak eta pertsonak sentsibilizatzearen garrantzia” azpimarratu zen.

Ikastetxeak


Sare honen lanari laguntza emateko, Moodle-n espazio bat diseinatu da>.

Lan-planaren jarraipenaz gain, sistemen arduradunen, prozesuen jabeen, mantentzearen eta segurtasunaren arduradunen jabeen… eskura dago espazio hau.

KSI4-Moodle-ak eskaintzen dituen foroek ematen dute ezagutza lankidetzaren bidez sortzeko eta ateratzen diren kezka, zalantza eta ekarpenak parte-hartzaileen eta dinamizatzailearen artean partekatzeko aukera.

Ondorengoak dira sare honetan parte hartzen duten ikastetxeak:

.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: