Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Dagoeneko gutxi falta da ikasturteak bukatzeko

CASTELLANO

Queda pocoIkasturtearen bukaera gero eta hurbilago dugu eta urteroko lanak egin behar ditugu: azken azterketak, ebaluazio-saioak,aktak, bat ez datozen kurtsoak jaso eta aztertzea … eta memoriak. Eta, mota guztietako memoriak (departamentuetakoak, zikloetako memoriak, moduluetako memoriak … ) dauden arren, guri prozesuen memoriak interesatzen zaizkigu..

Memoriak


Prozesuaren memoria prozesuaren emaitzak eta garapena jasota geratzen diren agiria da. Prozesuaren datu kuantitatiboak eta kualitatiboak azaldu beharko ditu eta sistema berrikusteko txostena egiteko izango zaigu baliagarri. Gainera, abiapuntuko dokumentu gisa erabiliko da, hurrengo ikasturterako prozesuaren ondorioei buruzko txostena egiteko.

MemoriaProzesuak egindako kudeaketari buruzko informazio nabarmena jasotzea eta antolaketaren eskura jartzea ditu, beraz, memoriak helburu.

Baina, kontua ez da prozesua ikasturtean zehar nola kudeatu den gogorarazteko  agiri bat egitea. Agiri honek zerbait gehiago izan behar du. Lehenik eta behin, gauza garrantzitsuei, prozesuari benetan balioa ematen diotenei, eman behar diegu arreta. Geroago, datu horiek jaso ondoren, hausnarketa bat egitea eta prozesua hurrengo ikasturtean kudeatzeko aldaketak (behar izanez gero) proposatzea komeni da.

Memoriak horrela jasotzeko “ereduak“ daude ikastetxe guztietan.Formulario

Formularioak


Adibidez, nola kudeatzen dituzue aktak? Bilera baten akta erredaktatu ondoren fitxategi batean gorde  eta ordenagailuaren disko gogorrean karpeta batean uzten dela pentsatzen dut. Hurrengo bileran, beste fitxategi bat, eta horrela, bilera adina fitxategi sortzen jarraitzen dugu.

Baina,  bileraren batean hartutako akordioren bat bilatu nahi izanez gero, fitxategiz fitxategi ibili behar dut, nahi nuena aurkitu arte. Fitxategi gehiegi daude bilera mota bakarra kudeatzeko. Ez litzateke hobea  akta guztiak fitxategi bakarrean egotea eta haien kudeaketa formulario bat bete eta “bidaltzea“ besterik ez izatea?.

Aurreko kasuan, prozesuaren memoria, ondorengo atalekin formulario bat sor liteke:

  • Kurtsoa
  • Prozesuaren garapena
  • Desadostasunen kopurua. Oro har, zein tratamendu eman zaie?
  • Iradokizun edo kexen kopurua. Oro har, zeri buruzkoak ziren?
  • Aldaketak egin al dira prozesuan?
  • Datorren ikasturterako prozesua kudeatzeko gomendioak

Bete ondoren, “bidali“ botoian klik egingo dugu eta memoria hori prozesuko memorien historikoa gordeko den agiri bakarrera joango da.

Histótico de memorias

Beste formulario batzuk


Formularioak informazioa jasotzeko era bat ere badirela gogoratu behar da eta, horregatik, ondorengo eginkizunetarako ere erabil daitezke:Manual de GoogleFORMULARIO

  • Ondorioei buruzko txostena.
  • Iradokizun, kexa eta erreklamazioak.
  • Heziketa-zikloetan erabili beharreko material didaktikoa jasotzea.
  • Irakatsi eta ikasteko orria

Kudeaketara egokitutako tresna egokiak bilatu ditu ikastetxe bakoitzak baina erabili ahal duzuen baliabide erraz eta dohainikako bat Googlek sortutakoa da. Formularioen funtzionamendua eta eskaintzen dituzten aukerak azaltzeko agiri bat sortu zen eta, apur bat aldatu den arren, oraindik erabil daiteke.

Adibide bat


Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: