Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Shell Eco Marathon ospetsurako LHko auto bat

CASTELLANO

Lankidetza – IEFPS IURRETA GBLHI – Iurreta

Iurreta GBLHIko proiektu baten arrakasta partekatu nahi dugu gure blog-aren jarraitzaileekin.

Ingurunean hain eragin handia izan duen proiektu batean erakutsi dituzten inplikazio eta entusiasmoarengatik, baita nazioartean izan duen eraginarengatik ere, parte hartu duten ikasle eta irakasleak zoriontzen ditugu.

Tomás Maguregiren, zuzendariaren, kolaborazioa.

Iurreta GBLHIk eta ikastetxeko ikasle talde batek hartu zuten SHELL ECO MARATHON lehiaketan parte hartzeko erabakia. Lehiaketa hori auto elektriko bat sortzean datza, kontsumo eraginkorra izan eta ingurugiroa errespetatuko duena.

esto es el texto alternativo

Estancona restaurado. Matriculado en Bizkaia en 1955

50-60ko urteetan José Estancona industria gizon durangarrak diseinatu zuen ibilgailu-prototipo bat du autoaren diseinuak oinarri.

Gaur egun ongizate-maila honekin bizitzea eragin duten proiektu teknologiko handiei orduan ekin zieten Durango eskualdeko langile eta enpresario txiki horiei egin nahi zaie, beraz, proiektu honekin omenaldia.

 

Estanconatik Urkiolara


Iurreta GBLHIk berriz hartu du ideia hori eta “Urkiola“ auto elektrikoa fabrikatu du. Auto horren diseinua ikastetxeak “Estancona“ genetika deitzen duen horretan oinarritzen da. Auto berriaren jatorria “jatorrizko Estanconaren“ hegalen kurbetan oinarritzen da.

jose_estancona-dyesa-1948

Prototipo: Dyesa 1948. José Estancona

Proiektu hori egiteko, heziketa-ziklo desberdinetako lehen kurtsoko ikasleek osatutako “Gallanda Team“ taldea eratu zen:

  • Administrazioa eta finantzak,
  •  Mekanizatzea,
  • Mekanizatzearen bidezko produkzioa,
  • Elektronika eta
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea.

 

Proiektu hau inolako aparteko aurrekonturik gabe (ez dirurik, ez ordurik) gauzatu da, Urkiola kotxea “inbertitutako zerbait“ ordaintzen laguntzeko Iurretako Udalaren promesa izan ezik.

Baina energia handia eta onena izan dugu: departamentu desberdinetako IRAKASLEEN INPLIKAZIO HANDIA eta IKASLEEN INPLIKAZIO HANDIA.

Maiatzaren 15etik 18ra bitartean egindako lehiaketan zenbait arazo tekniko sortu ziren arren, ikastetxeko zuzendaria, Tomás Maguregi, “benetan pozik eta egindakoaz harro dago. Rotterdam-en egotea zen erronka eta helburua, eta lortu genuen“.Shell Eco Marathon

Shell Eco Marathon


Energetikoki eraginkorrak diren ibilgailuak diseinatu eta fabrikatzen dituzten 209 ekipok parte hartzen duten erronka bat dakar Maratoiak.

Karrera-bukaerako proiektuak dituzten unibertsitateek hartzen dute parte. Guk buelta eman diogu eta LHko lehen kurtsoko ikasleekin hasi gara. Erronka eta, lan egiteko prestakuntzari begira, adibide bat izan da erabat. Dudarik gabe, dagoeneko irabazle garela sentitzen dugu“, zehaztu dute ikastetxeko zuzendariak eta proiektuko zuzendariak, Jabi Arbeok, proiektuaren aurkezpenean.

Proba egin aurreko astean, autoa muntatu eta puntuan jartzeko lanak egitera Holandara joan ziren proiektuan inplikatutako ikasleak eta, “Urkiolak“ antolaketak eskatutako ikuskatze tekniko guztiak (segurtasun-sistemak, ebakuazio-denbora, maletategiaren dimentsioak, argiak, galgak … ) gainditu zituen arren, motor elektrikoan eta motorraren kontrolatzailean izandako akats batengatik ezin izan zen proba zirkuituan egin.

200 proiektu baino gehiago


Eco-maratoian parte hartzen duten 200 proiektu baino gehiagoren artean, Iurreta GBLHIren proiektua, Nanteseko (Frantzia) Unibertsitatearenarekin eta Aalborg-eko (Danimarka) Unibertsitatearenarekin batera, selekzionatua izan da, Rotterdam 2014 aurtengo probaren irudia izateko.

Proiektuan parte hartzen duten ikasleek komentatzen digutenez, “Shell TV eta EuroSport bezalako ekipoek egindako grabazioekin egin digute urtean zehar jarraipena. Proiektuaren azpian dagoen emozio-istorioarengatik, batez ere, selekzionatuta izan zen gure proiektua“.

.

.

Una respuesta a “Shell Eco Marathon ospetsurako LHko auto bat

  1. Tomas Maguregi Unamunzaga 28/05/2014 en 21:08

    Eskerrik asko ipinitako albisteagatik, benetan zuek oiartzuna emotea guk egindako lanari eskertzekoa da.
    Saludos
    TOMAS

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: