Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Novia Salcedo saria, Nazaret Zentroarentzat

CASTELLANO

Novia Salcedo Fundazioak duela gutxi sari bat eman diola jakinarazi digu Nazaret Zentroak. Blog honetatik zentroari eta haren pertsonal guztiari helarazi nahi dizkiegu gure zorionak. Zorionak.

Gazteen integrazio profesionaleko bikaintasunari ematen zaion Novia Salcedo saria irabazten du NAZARETEK. Kategoria desberdinak dituen nazioarteko sari honen VI. edizioa da eta epaimahaiburua Antonio Garrigues Walker izan da.

Captura de pantalla 2014-05-28 15.59.47Sariaren bidez gure zentroaren ibilbidea, Gipuzkoako gizarte-eraldatze desberdinen bultzagarri den aldetik eta euskal enpresatik hurbil  egoteagatik“, aitortzen da. Horrela azaltzen du María José Rabellak, Nazareteko zuzendariak: “oso pozik gaude, isilik egin dugu lan. Jendea hona dator eta guk ematen diogu prestakuntza. Askotan “enplegarritasunarengatik”, Nazaretek lana emango dielako etortzen dira geure bila gazteak. Gu ikusi ez arren gure ibilbidea ulertu ahal izan duen epaimahai ospetsu batek lan hori aitortu izana hunkigarria da”. Gainera, Gipuzkoan azken ehun urteetan izandako aldaketak bultzatu ditugula esatea oso pozgarria da. Nazaret lan-mundura iristeko era izan da ikasle askorentzat.

Nazaret ZentroaLangabezia hain handia den une hauetan gazteen lan-txertatzean izandako bikaintasunarengatik aukeratua izateak etorkizunerako ateak irekitzen dizkio Nazareti. “Egoera honetan zer egin dezakegun kontuan hartzea da gure erantzukizuna. Hiru prestakuntza-uholde ezagutu ditugu: emakumearen enpleguarena lehena, haien bitarteko ekonomikoengatik unibertsitatera joateko aukerarik ez zuten probintziako pertsonen seme /alaben prestakuntza bigarrena  eta jendea atzean ez gelditzeko teknologia berrietako prestakuntza hirugarrena. Etorkizunari begira, enpresak behar duen eran prestatu nahi ditugu gazteak eta lanik gabe dauden helduak. Enpresa eta, haren babesean, langilea ere haztea da kontua“.

novaisalcedo_nazaretSortu zenetik, gazteen belaunaldiek enpresek eskatzen dituzten trebakuntzak eskura ditzaten lan egiten du Nazaretek. “Gure tituluak Gipuzkoaren premietara egokitzen ditugu“. NAZARET osatzen dugun guztion izenean, zentroko profesionalen talde handi batek, ikasle, guraso eta instituzio eta enpresetako ordezkariekin batera, hartu zuen ekitaldian parte.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: