Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Lanbide Heziketaren eredu berri bat Euskal Autonomia Erkidegoan

CASTELLANO

Maiatzaren 28an, 29an eta 30ean egin zen “Lanbide Heziketak Lehiakortasunean eta Enpleguan duen garrantzia, nazioarteko konferentzian Darwinen esaldi hau aipatu zen: “bizirik irauten duena ez da azkarrena, ezta indartsuena ere, aldaketetara hobeto egokitzen dena baizik“.

IncertidumbreEuskal LHk badaki horretaz zerbait, hainbat eta hainbat urtetan egin baitie aurre aldaketa estrukturalei, metodologikoei, kudeaketari buruzkoei… eta horiek guztiak izan dira LHko ikastegi irmoak eta gizartearekin, ingurugiroarekin, segurtasunarekin, berriztapenarekin, ekintzailetzarekin… konprometituta daudenak sortzeko lagungarri.

Ziurgabetasun eta konplexutasun handiko egoera bat bizi du gizarteak gaur egun eta aldaketak egin behar ditu derrigorrean, ziurgabetasun horren kontra borroka egiteko.

Eszenatoki horretan kokatzen da etorkizuneko Lanbide Heziketaren marko berria. Jorge Arévalok, Lanbide Heziketako sailburuordeak, aurkezten du eta era konbinatuan emango die prestakuntzari, berriztapenari eta ekintzailetzari erantzuna.

Marco de formación, innovación y emprendimiento

Prestakuntza: Lanbide Heziketaren sistema


Lanbide Heziketaren sistema LHren eredu berriaren funtsezko hiru ardatzetako bat da.

Trebakuntzen Marko Europarra eta Trebakuntzen Sistema Nazionala erreferentziatzat hartuz, Ezagutzaren Euskal Institututik kudeatzen den eta LHren espezializaziora, industria-sektoreetan batez ere,zuzenduta dagoen trebakuntzen euskal marko bat sortuko Eje1. Sistema de Formación Profesionalda; horretaz gain, LHren eta Unibertsitatearen arteko harremana dago, bi hezkuntza-mailak hartuko dituzten perfilak bilatu nahian. Azkenik, Lanbide Heziketaren sistema hiru esparru oso garrantzitsutan gauzatzen da:

  • LHko sistema integratua
  • Orientabidearen sistema integratua
  • Etengabe hobetzeko sistema

 

LHko sistema integratua

Prestakuntza guztia (hasierako prestakuntza, okupaziozko prestakuntza edo enplegurako prestakuntza) LHko ikastetxeen sare integralean gauzatuko da. Trebakuntza profesional bat eskuratu behar duten pertsonen kolektibo osoari arreta ematen dioten zentroek osatutako sare bat izango da.

FP BásicaBetiko kolektiboei ez ezik, gutxienezko trebakuntzarik ez duten eta Oinarrizko LHtik “profesionalizatu“ behar duten gazteen kolektiboari ere emango zaio erantzuna. Prestakuntza hori egiten duten ikasleek prestakuntza-baliabideak izango dituzte, oinarrizko gaitasunetan eta erdi zikloetan sartu ahal izateko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren titulazioa lortzeko tekniketan.

Horiek horrela, erdi eta goi zikloek, behar diren errefortzuen laguntzarekin, eremu konplexuagoei aurre egiteko eta beherago komentatzen den profesionalizatzea lortu ahal izateko trebatzen dituen espezializazioa eskuratu ahal izango dute.

Eredu berri horretan prestakuntza dualerantz ematen ari dira urratsak. “2020rako Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen % 50ek prestakuntza duala egitea “ helburua ezartzen da Gobernuaren aldetik. Eredu horrek  prestakuntza bermatzen du LHko ikastegietan: espezializaziorako eta enpresako prestakuntzarako orduak gehitzen dira, ordu kopurua areagotzen da eta trebakuntza hobetzen da.

LHko eredu honetan bilatzen den profesionalizatzea hau da:

  • Profesional trebatuak (Oinarrizko LH)
  • Teknikari espezializatuak (erdi maila)
  • Erdi mailako agintariak (goi  maila)
  • I + G + i-ko garapen-teknikariak (goi maila)
  • I + G + i-ko produktu-teknikariak (goi maila)

 

Orientabideko sistema integratua

Lau orientatzaile motak osatuko dute orientabidea: psikopedagogikoak, Lanbideko (Enpleguko Euskal Zerbitzua) lan-legepekoak, ikaskuntza ez-formalariMejora Continua buruzko orientabideak emango dituzten bitartekariak eta LPOko irakasleak.

Etengabe hotzeko sistema

DKudeaketaren arloan, mota guztietako ziurtagiriekin, lortu den maila handiaren ondoren, eredu argi, intuitibo eta hurbil bat bilatzen da, behar diren prozesu eta prozedurei arreta emango diena eta prozesu eta prozedura horiek  egiten denari balioa eta kalitate-bermea ematea bilatuko duena. LEANen oinarritutako eredu berri hori  izango da gelan emaitzak hobetzeko lagungarri.

Berriztapena: Berriztapen Aplikatuko sistema


Espezializazio azkarretik, Europako Batzordearen diseinu batetik abiatuz eta Lehiakortasun eta Garapen Ekonomikoko Sailaren lidergopean, Innovación 600ondorengo arloak lantzea planteatzen da:

  • Ingurune estrategikoak, zentroen eta pymes-en arteko  lankidetza-lana,zenbait esparruri ekiteko. Gaur egun fabrikazio aurreratua lantzen da baina datorren urtean hauek landuko dira: automozioa, energia, trenbide-garraioak, industria robotika eta ikuspegi artifiziala, 3D- Ikaslab gelak- eta Lean manufacturing fabrikazio digitala.
  • Espezializazio arloak, Euskal Gobernuak berak LHtik garatzea behar duen arloak dira. Gaur egun dagoeneko lantzen ari diren espezializazio-arloak biozientzia eta material berriak, eraginkortasun energetikoa eta ingurune birtualak dira.
  • Proiektuak, ikastetxeetatik izaera berriztatzailearekin egiten diren proposamenak dira eta ikastetxeen espezializaziorako dira lagungarri..

Hori guztia LHko ikastetxeetan eta haien irakasleengan bateratzen da. Ikastegiei aurreko guztiarekin laguntzeko asmoz, zenbait ingurune berri finkatzen dira:

  • Adimen lehiakorra. Aldaketaren kudeaketa eta aldez aurrekotasuna lantzeko da lagungarri, hori guztia ikastetxearen beraren estrategiatik abiatuz (ikuspegi estrategikoa, ikuspegi operatiboa eta aldaketaren estrategak).
  • Errutina sortzaileak. Dagoeneko 20 ikastegi baino gehiagotan ari dira probatzen eta ikastegietan sormenari lagundu nahi zaio.
  • Pentsamendu eraikitzailea. Lanbide Heziketan Sormen Aplikatuko Euskal Institutua (Ideatk) sortzen da, ikuspegi informatiboa, intuitiboa, eraikitzailea, sortzailea eta antolatzailea landuko dituena.

 

Ekintzailetza: ekintzailetza aktiboaren sistema


Lanbide Heziketaren eredu berriaren hirugarren ardatza kultura ekintzailerako eta enpresak sortzeko da, ondo jabetzen baikara ikasleek errealitate hori ezagutzeak duen garrantziaz. Ondorengoen bidez gauzatzen da:

  • Ikasempresa. Enpresa birtualekin lan egiten da.
  • Urratsbat. Enpresen sorrera.  2004tik 2014ra arteko hamarkadan 450 bat enpresa sortu dira eta, haien artean, % 78k jarraitzen du lanean.
  • Proiektuak, MAE, Ekingune, enpresa, enpresen arteko lankidetza.

Alto rendimiento

Zeharkako elementuak


Nazioartekotzea, LH aktiboa eta LHko ikastegiak ere funtsezko elementuak dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren eredu berrian.

Nazioartekotzea

Nazioartekotzea LHrako eta euskal industriarentzat garrantzi handiko eremua dela ulertzen dugu. Euskal enpresek destinoko herrialdean lan egiten laguntzea eta LHko ikastegietatik haien kanpoko lantokietarako pertsonala prestatzea behar dute. Pertsonal horrek industrializatze aurreratuaren eremuan egingo du lan, beste herrialde batzuekin lankidetzan eta proiektu europarren eta nazioarteko proiektuen bidez.

LH aktiboa

Erretiroen ondorioz galtzen diren ezagutzak eta esperientzia minimizatzeko sortzen da LH aktiboa programa. Proiektuak sustatuko dira, pertsona horiek beren jakintza proiektu horietan erakutsiko dute eta, ondorioz, transferentziari lagunduko zaio.

LHko ikastegiak

Eredu berria eraldatu eta garatzeko funtsezko elementua dira LHko ikastegiak. Antolaketa malgu, egokitzeko gaitasunarekin, bihurtzen dira, balore-prozesuak eta haien etengabeko hobekuntza sortu eta kudeatzen dituzten pertsonen ekipo batek osatzen ditu eta hiru esparru lantzen dituzte:Centros FP

  • Sormenaren esparrua
  • Berriztapen eta hobekuntzaren esparrua
  • Estrategiaren eta baloreen esparrua

Eraldatze hori sustatzeko, ikastegien egitura berri bat, proiektuen ekipoetan oinarritua eta autonomia maila handia izango duena, garatuko da. Ikastegi mota hauek sortuko dira:

  • Lanbide Heziketa integratuko ikastegiak
  • Espezializazio aurreratuko ikastegiak
  • Berriztapen aplikatuko ikastegiak
  • Ekintzailetza aktiboko ikastegiak

Hauez gain, bi ikastegi berri mota agertuko dira: errendimendu handiko ikastegia eta LH 2020 ikastegia (definitzear dagoen eta gaurkoa ez bezalakoa izan behar duen ikastegi mota bat). Errendimendu handiko ikastegiak erronken bidez landuko du lankidetza-ikaskuntza eta autonomia handia izango duten irakasleen ekipo batek kudeatuko du. Konpetentzien arabera eta gaurkoak ez bezalako espazioetan, beste modu batean diseinatutako geletan, egingo dute lan.

LHren eredu berriaren aurkezpen berria


Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: