Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Ohiko galderak eta FOL departamenturako harrera

CASTELLANO

Lankidetza – IEFPS ELORRIETA ERREKA MARI GBLHI – Bilbao

Irakasle berriei harrera egiteko beste era bat partekatzen dugu gaur zuokin guztiokin.

On-line dokumentazioarekin lan egiten duten ikastetxeak dauden arren, praktika hau oso laguntza interesgarria izan daiteke plantiletan egonkortasun-arazoak dituzten ikastetxeentzat. Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak Departamentuan irakasle berriek sarritan egiten dituzten galderetatik abiatuz, erronka horri aurre egitea erabaki zuten, artikulu honetan azaltzen den legez.

Alberto Ibargutxiren, Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak departamentuko buruaren (Elorrieta- Erreka Mari), laguntza eskertzen dugu, baita haren esperientzia partekatu izana ere. Esperientzia hori beste departamentu eta ikastetxe batzuentzat ere interesgarria izatea espero dugu.

Departamentuko irakasle berriei harrera egitea


Antzemandako premia

Irakasle berriei harrera egin ondoren, puntu hauek ikusi ziren:
Qué hago Eus

  • Departamentuko irakasleek (berriek batez ere) informazio praktikoa eskatzen zuten, beren lana segurtasun eta eraginkortasunez egin ahal izateko.
  • Ematen zitzaien hasierako prestakuntza trinkoegia eta eraginkortasun gutxikoa zen, behar dutenean eskatzen baitute irakasleek informazioa.
  • Departamentuak hartutako irizpideek homogeneoak izaten jarraitzea inportantea zen.
  • Departamentuaren material eta baliabideak ordenatuta egoten jarraitzea behar genuen

 

Proposatutako irtenbidea

Irakasleek pen-drive bat, behar zuten informazio guztiarekin, izatea nahi genuen:

  • IRAKASLEAREN KOADERNOA. Irakaslearen koadernoa nola bete (azaltzeko pantaila-kapturekin)
  • NOTAK. Ebaluazio-irizpideak, notak sartzeko aplikazioa (pantaila-kapturak), baliokidetasunak …
  • DOKUMENTAZIOA. Programazioak, oinarrizko curriculum-diseinuak, azterketak, testuliburuak …
  • GELAK ETA BALIABIDEAK. Nola lortu Informatika-gelak, klabeak, giltzak …
  • INTRANETEKO INFORMAZIORA SARTZEA. Dokumentazio nabarmena, agirien bilatzailea …
  • BESTE GAI BATZUK. Moduluaren aurkezpena, zaintzak, irakasleen hutsegiteak, ikasleak kanporatzea …

Informaziora sartzeko erak ERRAZA, OSOA, PRAKTIKA ETA ERAGINKORRA izan behar zuen.; horretarako, power-point-eko agiri bat sortu zen, agiriei, informazioari .. etab.i lotzeko lokarriekin; agiri horrek aipatutako pen-drive-a zuen. Lehen diapositibak, sarrerakoak, irudi hau du:

BBPP fol

Lortutako emaitzak

Sistema hori zenbait urtetan erabili ondoren, ondorio hauek atera ditzakegu:

  • Sistema eraginkorra da, sarritan erabiltzen baitute departamentuko irakasleek eta, halaber, batzuetan hobekuntzak egiten dituzte.Irakasleak ikasturtearen edozein unetan lanean hastea erraztu du (ordezkoak … ).
  • Erraztasunak eman ditu irizpideak bateratzeko orduan.
  • Administrazioa departamentuak ere bere kudeaketara sartu zuen.Informazioa gaurkotzeak duen garrantzia azpimarratu behar da.
  • Gaurkotze hori egiten ez bada, ez da erabilgarria (urtero gaurkotzen da).

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: