Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Gantter, proiektuak kudeatzeko aplikazioa

CASTELLANO

Ikasturtearen hasiera beti zaila izaten da. Makinaria guztia jarri behar da martxan eta  hori beti konplikatua da. Ikasturtearen planifikazioan sartu aurretik, I Etapatik pasa behar dugula badakigu (IPAE gogoratu).

14-15 IkasturteaIkasturtearen hasierako zati bat aurreko ikasturtearen bukaeran eratu da baina ez da nahikoa. Gainera, agian proiektu berriren, erronka berriren edo jarduera-ildo berriren bat izango dugu aurten.

Baina I Etapa (Informazioaren analisia) osatu behar da eta, analisi horretatik aterako den ondorioei buruzko txostenarekin, aurre egin ahal izango diogu planifikazioair.

Planifikatzera


Tiempo de planificarGure albisteetako batzuetan eta ikastetxeek helarazten dizkiguten erreferentzietatik jasotakoaren arabera,  administrazio- eta hezkuntza-kudeaketaren zati bat egiteko erabiltzen dituzte askok Google-ren aplikazioak. Tknikan ere bai.

Proiektuak kudeatzeko oso tresna egoki bihurtu den bat dugu Google-k ematen dituen aplikazioen artean (gero eta gehiago erabiltzen da), baina ez da horretarako bakarrik. Modulu eta heziketa-zikloen planifikazioak egiteko erabiltzen ari dira ere ikastetxeetan.

Gantter, proiektuak kudeatzeko aplikazioa


GoogleDrive GantterTresna grafiko, erraz eta dohainikako bat da eta gure proiektuak planifikatzeko eta haren irakurketan eta eraikuntzan partekatuta izan daitekeen planifikazio-agiri bat sortzeko balio du.

Aplikazioak Gantt-en diagrama bat ematen digu eta zehaztutako guztizko denbora batean lan edo jarduera desberdinak egiteko aurreikusten den dedikazio-denbora azaltzea du diagrama horrek helburu.

Aplikazio honen ezaugarri baliagarriengatik, ikasturte honetatik aurrera, Tknikak Gantter aplikazioa erabiliko du proiektuen urteroko planak kudeatzeko.

Gantterre-en funtzionamendua


Sare sozialak eta beraietatik atera ditzakegun ikaskuntzak aprobetxatuz, aplikazio hau erabiltzeko era azaltzen duen bideo hau proposatzen dizuegu.

Interesgarri izango zaizuelakoan.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: