Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

VTeCOACH aurkezteko ekitaldia

CASTELLANO

Joan den urriaren 28an hartu genuen VTeCOACH gaitasunak ebaluatzeko proiektu europarra Durangoko Maristak Ikastetxean aurkezteko ekitaldian parte.
2014-10-28 16.31.22 700Ricardo Zenikaonaindiaren, Durango Maristak Ikastetxeko zuzendariaren, ongietorriarekin eman zitzaion ekitaldiari hasiera. Proiektuan parte hartzen dutenei, egindako ahaleginengatik, eta erakundeei, ekimen honi eman dioten laguntzarengatik, eman zizkien eskerrak.

Industria adimentsua


Jon Labakak, Tknikako arlo teknologikoko koordinatzaileak, egin zuen lehen txostena:2014-10-28 16.35.39 700Industria adimentsuak profesional adimentsuak beharko ditu“.

Gauzak hain azkar aldatzeak, teknologiek, industriek … aldaketa horiek geure egin eta beroriei aurre egiteko prestatuak egon gaitezen inoiz baino gehiago behartzen gaituzte. Nazioartekotzea, programatutako helburu berriak (objektu adimentsuak), uraren kudeaketa, energiaren kudeaketa, kostuen murrizketa … eta abar luze bat, bezalako erronkek espezializazio-arlo berriak dakartzate.

Erronka horiei aurre egiteko gaitasun teknikoak esparru desberdinetatik lantzen hasi dira dagoeneko. Baina, gaitasunetan oinarritutako ikuspegi bat (ezagutzak nola aplikatzen diren) garrantzi handiko zerbait bihurtzen da.

Proiektuaren emaitzen aurkezpena


Azken bi urteetan, 5 herrialde europarretako 6 erakundek osatutako lan-talde europar baten liderra izan da Durangoko Maristak.

2014-10-28 17.03.28 700Gaitasunak ebaluatzeko marko bat, ikuspegi ez-formal batetik eta Lanbide Heziketako prestatzaileentzat eta ikasleentzat, izan da helburua.

360º ebaluatzeko metodologia eta coaching printzipioak konbinatzen ditu prozesuak eta pertsonak, tresna informatiko baten bidez, beren ebaluazio-prozesuan inplikatzea bilatzen du.

Maristetako ekipo kide diren eta proiektuan parte hartzen duten Daniel Irazola eta Xabier Ametzazurrak on-line aplikazioa aurkeztu zuten, zeharkako gaitasunen ebaluazioa egiteko.vtecoach Erabili nahi duen edonorentzat dago irekita aplikazioa. Aplikazioan izena eman ondoren, tresna hori erabiltzeko baldintzetan egoten da.

Zer da VTeCOACH?


Norberaren ezagutza  eta garapen pertsonala eta profesionala sustatzen dituen laguntza-prozesu bat da VTeCOACH. Motibazioa izateko, gure helburuak identifikatzeko eta helburu horiek lortze aldera estrategiak martxan jartzeko da lagungarri. Gainera, gure egoera hobetzeko eta mugatzen gaituzten gauza horiek neutralizatzeko ematen digu laguntza. Hitz batean, hobetzen laguntzen digu.

Lotura: VTeCOACH

vtecoach 700

Galdera du oinarri. Coaching-en bidez ez dira aholkuak eman nahi, ezta gomendatu edo zuzendu ere. Ez dago zer egin behar duzun esaten dizun inolako aditurik. Coaching prozesu honen bidez  zeure irtenbideak sortzeko, zeure  helburuak identifikatzeko eta akademikoki, profesionalki eta pertsonalki hazi ahal izateko  aurkituko dituzu galderak.

 

2 Respuestas a “VTeCOACH aurkezteko ekitaldia

  1. Alfredo Zelaya Etchegaray 03/11/2014 en 15:00

    Dónde poder ver esta información en español?
    Agur!!!

    • Berrikuntza eta Hobekuntza. Tknika 04/11/2014 en 12:41

      Alfredo, muchas gracias por tu participación. Como ya habrás visto, todas las publicaciones las hacemos en euskera y en castellano. Unos minutos después de la publicación, ponemos unos enlaces para pasar de un idioma a otro. Se encuentra en el borde superior derecho de la publicación.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: