Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

ISO 9001 eta ISO 14001 arauak gaurkotzea

CASTELLANO

Euskalit-ek antolatutako kalitateari buruzko jardunaldian “ISO 9001 eta ISO 14001 berriak“ gertaera izan zen. Aurkezpen hori zela-eta, ikusmin handia zegoen, aspalditik baikenekien 2015ean berrituko zirela bi arau horiek.

Luz Emparanza Bereciartuak, Euskal Autonomia Erkidegoko AENORREKO Ordezkaritzako zuzendariak, etorri zirenei eman zien ongietorria  eta ekitaldia aurkeztu zuen. Harrera handiarengatik eskerrak emanez hasiera eman zitzaion ekitaldiari, tokia txiki geratzeagatik hiru aldiz ere aldatu behar izan baitzuten espazioz. Arauen bilakaera eta nazioarte mailako erabilpena birpasatu ondoren, ondorengo puntuetara pasa ginen:

Tania Marcos

ISO 9001:2015

Tania Marcos Paramiok, AENORREKO Kalitate, Ingurugiro eta Arriskuen buruak eta arauak berrikusteko lan-taldearen koordinatzaileak, egin zigun ISO 9001:2015aren bertsiorako aurreikusten ziren aldaketen aurkezpena.

2012ko ekainean, Bilbon egiten zen nazioarteko adituen lehen bileraz baliatuz, ISO 9001 arauaren berrikuspena eman genuen argitara. Albiste horretan, aldaketen aurrerapenaren atalean, jasota  agertu zenak indarrean jarraitzen du.

Botón ISO 9001ISO 9001:2015aren oinarrizko ardatzak

  • Antolaketaren testuingurua. Kalitatea kudeatzeko gure sistemari eragiten dioten faktoreak.
  • Lidergoa. Lidergoa eta konpromisoa erakutsi behar dira.
  • Prozesuetan oinarritutako ikuspegia. Etorkizuneko ISOk prozesuen bidezko kudeaketa indartzen du.
  • Arriskuan oinarritutako ikuspegia. Espero den emaitza bati eragin ahal dion zerbaiten gisa.
  • Aldaketaren kudeaketa. Aldaketa planifikatu eta behar bezala kudeatu behar da, aldaketek ondorio negatiboak ekar ez ditzaten.
  • Produktu eta zerbitzuak.

Nuevos conceptosBeste kontzeptu batzuk ISO 9001:2015ean

  • Kanpo hornikuntza.
  • Komunikazioa. Barne eta kanpo komunikazioak zehaztea.
  • Arriskuaren kudeaketa.
  • Informazio dokumentatua. “Dokumentazioa“ eta “erregistroa“ terminoak “dokumentatutako informazioaren“ bidez definituta geratzen dira.

Trantsizio-aldia

Aurkeztu zizkiguten arauak. Zirriborro bat zen eta, aurreikuspenen arabera, 2015eko irailean onartuko dira, agian epe hori luzatuko den arren. Trantsizio-aldi bat finkatzen da bi bertsioen artean. ISO 9001:2008k 2018ko irailera arte egongo da indarrean baina, 2017ko martxotik aurrera, ziurtatze berri guztiak ISO 9001:2015aren pean egingo dira.

Lotura: ISO 9001 berriari buruzko Tania Marcosen txostena

Cristina Alonso

ISO 14001:2015

Cristina Alonso Garcíak, AENORREKO Ziurtatze teknikariak eta zenbait lan-taldetako kideak, hurbildu zizkigun ISO 14001:2015 berrirako aurreikusten ziren aldaketak.

Gero eta enpresa gehiagok egiten dute bi arau horiek erabiltzearen aldeko apustua eta bien arteko integrazio handiagoa exijitzen dute. Funtsezko erronketako bat izan da hau: egitura, testu eta termino eta definizio bateratuen bidez ISO kudeatzeko sistemen arauen bat etortzea areagotzea.

Botón ISO14001

ISO 1401:2015aren alderdi nabarmenak

  • Garapen iraunkorrari eta ingurugiro-erantzukizunari buruzko kontzeptuak sartzea.
  • Ingurugiro-portaera, eta ez bakarrik kudeaketa-sistema, hobetzea.
  • Legezko eta kanpoko beste baldintza batzuk betetzea.
  • Ingurugiro-kudeaketa antolaketaren kudeaketa estrategikoan integratzea.
  • Balore-katean ingurugiro-inpaktuak.
  • Alderdi interesatuekiko inplikazioa.
  • Kanpo komunikazioa.
  • Indicadores de desempeño ambiental.
  • Ingurugiro-arriskuaren ebaluazioa.
  • Gaur egun indarrean dagoen bertsioaren PDCAren ikuspegiarekin jarraitzea..

pdca14001

 ISO berriaren aldaketa nagusiak

  • Ingurugiroaren babesa.
  • Ingurugiro-kudeaketa estrategikoa.
  • Lidergoa.
  • Arriskuan oinarritutako pentsamendua.
  • Bizitza-zikloari buruzko ikuspegia.
  • Komunikazioa.
  • Dokumentazioa.
  • Desempeño ambiental.

Trantsizio-aldia

Halaber, aurkeztutakoa ere zirriborro bat da. Kasu honetan, eta aurreikuspenen arabera, 2015eko bigarren seihilekoan emango da argitara. Trantsizio-aldi bat ezartzen da bi bertsioen artean. 2018ko uztailera arte egongo da ISO 14001:2004 indarrean baina, 2017ko urtarriletik aurrera, ziurtatze berri guztiak ISO 14001:2015aren pean egingo da.

Lokarria: PISO 14001, funtsezko aldaketei buruzko Cristina Alonsoren txostena

Gure iritzia

Xehetasun handirik ez genuen arren, komentatu ziren aldaketa nahiko ezagutzen genituen baina, ikusi dugunarengatik, gure Prozesuen bidezko Kudeaketa-Sistemak (PKS) eta Kudeaketaren Sistema Integratuak (KSI) oso baldintza onetan daude, komentatutako bi arauen aldaketei aurre egiteko.

Dena den, behin-betiko bertsioaren zain egon beharko den arren, aldaketak aztertzeko eta gure prozesuei nola eragiten dieten ikusteko jarduerak planifikatzen hasi gara dagoeneko. Ondoren zuokin guztiokin partekatuko dugu.

 

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: