Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Energia anitzeko galdara

CASTELLANO

Lankidetza – IEFPS USURBIL GBLHI – Usurbil

IEFPS USURBIL GBLHI-k sari inportante bat jaso zuela jakin genuen abenduan. Ikastetxeei interesatzen zaien praktika on bat da. 

Lortutako sariarengatik zoriontzen dugu institutua eta Antonio Gilen laguntzarengatik eskerrak ematen ditugu, ahalbidetu duen proiektuaren ezagutzak partekatu izanagatik. Gainontzeko ikastetxeentzat, energia aurrezteko prozesuan, interesgarri izatea espero dugu.

UsurbilKalitateari eta berriztapenari emandako saria


Orientabide eta Lanbide Heziketan kalitateari eta berriztapenari Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen dizkien sarien 2014ko deialdian hirugarren sari bat lortu du USURBIL GLHBIk, “ENERGIA ANITZEKO GALDARA GELA, HELBURU DIDAKTIKO ETA FUNTZIONALEKIN“ proiektuarekin.

Institutuko energia berriztagarrien eraikineko galdara-gelan sorkuntza termikoko 5 iturri konbinatzean datza proiektua: biomasa, eguzki-energia termikoa, micro-cogeneración, azaleko geotermia eta gas naturalaren kondentsazioa.

Energia anitzeko galdara


Singular eta berriztatzaile egiten duten helburu batzuei ematen die galdara-gelaren planteamenduak erantzuna:

    • Lankidetza-proiektu bat da: ikastetxeko irakasleek, ekipoak hornitu dituzten enpresek eta Tknikak parte hartu dute hartutako irtenbidea aztertzeko prozesuan. Ikasleek ere hartu dute instalazioan parte.

Caldera

  • Instalazio modularra da. Generadore bakoitza akopla eta desakopla daiteke instalaziotik eta horrek ematen du instalazioaren zenbait elementuren gainean, gainontzekoetan egin behar izan gabe, praktikak egiteko aukera.
  • Benetako ekipoak dituen egiazko instalazioa da. Instalazioak bi helburu ditu: alde batetik, funtzionala da eta zerbitzua ematen dio eraikinari; bestetik, prestakuntza-modulu ugarik praktikak egiteko material gisa da baliagarri. Beroa sortzeko bost iturriek areto bakarrean bat egiteak ematen du haietako bakoitzean, guztietan edo bereiz, lan egiteko aukera.
  • CircuitoEnergia aurreztea dakar. Micro-cogeneración-ek institutuaren erabateko argindarraren gastuan % 10 aurreztea dakar. Kalkuluen arabera, beroa sortzeko energia berriztagarriak erabiltzeak eraikinaren energia termikoan gastatzen den zenbatekoan % 40 aurrezten da.
  • Askoz CO2 gutxiago botatzea dakar. Gas-olioa erabili beharrean energia berriztagarriak eta gas naturalaren bidezko kogenerazioa erabiltzen direnez, eraikinean botatzen den CO2 % 65 gutxiagokoa dela kalkulatzen da.

 

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: