Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Kalitate Arduradunekin I Jardunaldia 2015

CASTELLANO

Joan den asteazkenean, urtarrilak 21, Tknika-ko etengabeko hobekuntza-arloak (HoBe) Lanbide Heziketako Sailburuordetzako ikastetxeen kalitate-arduradunekin lehen jardunaldia egin zuen Iurretan.

presentación Aenor 2-630Parte-hartzaileen artean Hezkuntza Ikuskaritzako kalitate-batzordeko kideak zeuden.

Jardunaldiak helburu bikoitza izan zuen:

  • ISOs 9001 eta 14001 berrien aurkezpena
  • Tknikako etengabeko hobekuntza-arloaren estrategiaren aurkezpena

 

AENORen lankidetza

Lehen zatian, Gonzalo San Antonio eta Cristina Alonso, AENORREKO sistemen auditore buruak, izan ziren 2015ean, kalitate eta ingurugiroari buruzko arau berriak onartzearekin, gertatuko diren aldaketa garrantzitsuenen geurekin guztiokin partekatzeko arduradunak.

presentación Aenor

Bi aurkezpenen argitasuna  eta konkrezioa nabarmentzen ditugu. Haien ekarpenari esker, ikuspegi  berri nagusietako batzuei lotutako metodoak garatzen hasteko baldintzetan gaude, metodo horiek gure ikastetxe guztien eskura jartzeko asmoz:

  • Antolaketaren testuingurua
  • Arriskuen kudeaketa
  • Informazio dokumentatua
  • Antolaketaren ezagutza

Parte-hartzaile guztien izenean, eskerrak ematen dizkiogu AENORRI, kudeatzeko gure sistema hobetzeko egindako ekarpenarengatik.

Hauek dira jardunaldian erabili zituzten aurkezpenak:

Primera Jornada. SGP-SIG

Bikaintasuna eta kalitatea

HoBe taldea izan zen martxan jarri diren ekimenak aurkeztearen arduraduna, 2014ko azaroan onartutako Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren zuzentarauak eta ikastetxeen premia eta itxaropenak, haien kalitate-arduradunek 2014ko ekainaren 26an egindako bileran jakinarazitakoak, kontuan hartuta.

Bikaintasuna eta kalitatea da integratutako formazioaren eremu estrategikoaren 3. helburua eta adierazle hauek sartzen ditu:

  • Ziurtatutako PROZESUEN BIDEZKO kudeaketa-sistemak dituzten ikastetxeen %
  • Prozesuen bidezko kudeaketa-sistemak garatzeko EFQM-HOBIDE eredua erreferentzia duten ikastetxeen %
    Primera Jornada. Hobbide
  • Haien kudeaketari LEAN etengabeko hobekuntzaren metodoa gehitu dioten ikastetxeen %

Etengabeko hobekuntzaren arloan ematen diren zerbitzuek ikastetxeei laguntza ematea dute helburu, LHko Sailburuordetzaren helburu estrategikoak eta haienak lortzen laguntzeko, kudeaketa-sistemak etengabe hobetuz.

Hauek dira Bikaintasun eta Kalitateari lotutako adierazleekin zerikusia duten hiru zerbitzu handiak:

SGP-KPS - 300x116     Logo SIG    Hobbide     tk-lean

Ikastetxeek, beren hobekuntza-premietan oinarrituta, dute Ikastetxeak espaziotik ondorengo zerbitzuak eskatzeko aukera:Primera Jornada. Lean-630

Ondoren, HoBe taldeak erabilitako aurkezpena ikus daiteke.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: