Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

EKINTZAILETZAREN prozesua

CASTELLANO

Lankidetza – SAN JOSE-MARISTAK – Durango

Maristak-en praktika on hau aprobetxatzen dugu, ikastetxeetan egiten ari zareten lan onak jasotzeko formulario bat (Praktika Onak ikastetxeetan) dagoela zuei gogorarazteko. Haien kudeaketa-praktika onak gainontzekoekin partekatu nahi dituzten ikastetxeetako pertsonen eskura dago. Anima zaitezte eta zuen proposamenekin parte har ezazue!.

Eskerrak ematen dizkiogu Janire Arriolari, Ekintzailetza prozesuaren jabeari, haren esperientzia partekatu izanagatik. Beste zerbitzu eta ikastetxe batzuetarako interesgarri izatea espero dugu.

EKINTZAILETZAREN prozesua


Prozesu honen bidez ekintzailetzari buruzko sentsibilizazioa ematen zaie Hasierako Prestakuntzako gure ikasleei eta ikasle ohiei eta Enplegurako Prestakuntzan ari direnei. Gainera, ematen da lehiaketa eta programetan parte hartzeko aukera, jarrera ekintzailea sustatzeko.

Ahaleginak elkartzeko premia

urratsbatIkastetxeak jadanik eskaintzen zuen zerbitzu bat da (URRATSBAT, IKASENPRESA, … ) baina pertsona desberdinek egiten zuten kudeaketa. Haien ahaleginak elkartzeko asmoz, EKINTZAILETZA prozesua diseinatu behar dela ikusten da.

Proposatutako irtenbidea

Jadanik eskaintzen ari ziren zerbitzuak osoki kudeatzeko helburu irmoarekin, talde bat, hilero biltzen zena, osatu zen 2012-2013ko ikasturtean, EKINTZAILETZA prozesua diseinatu eta aurrera eramateko. 2013-2014ko ikasturtean (eta geroagokoetan), taldea hamabostean behin biltzera pasa da. Prozesua urteko plan batekin eta ikaskuntza-orri batekin kudeatzen da eta hobetzen da (emaitzak kudeatzeko helburuarekin).

Lortutako emaitzak

Prozesuaren adierazleetarako finkatutako helburuak behar bezala lortu dira ikasturte desberdinetan zehar (2013-2013 eta 2013-2014). Prozesuari /EKINTZAILETZA Zerbitzuari buruzko ikuspegiaren, barnekoa eta kanpokoa, arabera, zerbitzu hori finkatuta dago ikastetxean.

Emprendizaje - Maristak
Lotura: Ekintzailetza prozesua

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: