Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Euskadiko Lanbide Heziketan izaten ari den eraldaketa

CASTELLANO

Jorge Arevalo sailburuordeak Euskadiko Lanbide Heziketan izaten ari den eraldaketa azaldu du Bruselan, Europako Batzordeak gonbidatuta.
jorge3

Europako Batzordeak gonbidatuta, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuorde Jorge Arevalok Euskadiko Lanbide Heziketa eredu berria eta dagoeneko ikastetxeetan egiten ari den eraldaketa azaldu zituen Bruselan, Europako erakundeetako arduradun nagusien aurrean.

Eredu bateratua


jorge2Enpresa eta Industria zuzendari nagusi Daniel Calleja eta Enplegu eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusi Detlef Iadorekin izan ditu horretarako bilerak sailburuordeak. Hainbestekoa izan da interesa, ezen zuzendari nagusiek euren zuzendaritzetako koordinatzaileentzat ere ireki baitituzte bilerok, Euskadin Lanbide Heziketaren arloan egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten.

Aipaturiko zuzendari nagusi eta teknikarien aurrean, egun dagoeneko Euskadin errealitate den Lanbide Heziketa deskribatu du, Lanbide Heziketaren IV Euskal Planean jasoa gelditu dena. “Trebakuntza, berrikuntza eta ekintzailetza bateratzen dituen eredua da, Lanbide Heziketako ikastetxeak bizkarrezur dituena. Honi nazioartekotzea gehitzen zaio, Lanbide Heziketako ikastetxeek euskal enpresei nazioartekotzean ere laguntza ematen baitie. Eredu biribila sortu dugula esan dezakegu” –azaldu du sailburuordeak- “planteamenduen koherentziaren gainean eraikia”.

Euskadiko Lanbide Heziketa: erreferentzia Europan


Bilerak amaitu berritan, gustura azaldu da Jorge Arevalo Europako arduradunek Euskadiko Lanbide Heziketa ereduarekiko erakutsi duten interesarekin. “Euskadiko Lanbide Heziketa erreferentea da Europan dagoeneko, eta gure ikastetxeetan abian diren zenbait alderdi jarraitu beharreko eredutzat hartzen dira, Euskadik gidatuta. Europako beste eskualde batzuetara gure eredutik aplikagarria den oro eramateko interesa erakutsi dute”, nabarmendu du sailburuordeak.

Fp-logo fondo blandoAsko interesatu zaie ikas-ekinezko lanbide heziketa, enpresei eskaintzen zaien laguntza, eta batez ere, ikasleak enplegagarritasun behar berrietarako gaitzeko gure ereduak duen zeregin garrantzitsua. Ekintzailetzari dagokionez ere, ikastetxeetan enpresak sortzeko programen bidez, gure eredua erreferentzia da Europan. Prestakuntza espezializatuan, harrituta gelditu dira, langile espezializatuen premiari erantzuteko gure ikastetxeek duten erreakzio gaitasuna ezagutzean”, gehitu du.

Iturria: Irekia

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: