Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Hobetzeko arintzea. Zabor motak I

CASTELLANO

Zein elementu arindu behar dugun, kostuak nola minimizatu behar diren, ekoizpen-denborak eta stock-ak nola murriztu behar ditugun … antzematea da puntu inportante bat antolaketak hobetzeko orduan, hori guztia kalitatea eta lehiakortasuna gutxitu gabe.

Duela asko lan honi proiektu desberdinetatik ekin zitzaion gure zentroetan. “Guneka“ proiektua, besteak beste eduki ezkutuen bilatzea eta haien berrikuspena lantzen zituena, eta 5S proiektua, tailerretan eta departamentuetan egina eta materialak, tresnak … eraginkortasun handiagoz kudeatzeko era bat bilatzen zuena, izan daitezke bi adibide.

Zaborrak

Kudeaketa arintzeko, antolaketa behar bezala ibiltzea distortsionatu ahal duten elementuak zeintzuk diren antzematea inportantea da. Elementu horiek zaborrak direla esan dezakegu. Denok dakigu zer den zabor bat baina, zalantzarik izan ez dadin, zaborraren definizio hau emango dugu: baliorik gehitu gabe produktua edo zerbitzua garestitzen digun zerbait da zaborra. Zaborrak gutxitu nahi izatea, betiere, hobetzeko aukera bat da.

Horretarako, zaborrak nola sailkatzen diren kontatuko dugu.

Desperdicios

Zabor motak

Shoichiro Toyodak (Toyotako 1. lehendakaria) hondakinaren funtsezko elementu batzuk, zazpi motatan antolatu zirenak, identifikatu zituen. Gehigarri gisa, zortzigarren bat dago, 7 + 1 zabor motak deitzen zaiena eragiten duena. Hauek dira.

Gainprodukzioa

Bezeroak eskatzen duena baino kantitate handiagoan edo azkarrago ekoiztean datza.

Gure institutuen izaera kontuan hartuta, ez da erraza zabor mota hau ulertzea.  Edukiak gehiegi azaltzen direnean edo modulu desberdinetatik emandako eduki berberekin ezkutatzen direnean, prestakuntzarako behar direnak baino material gehiago prestatzea, aurreikusitako denborari egokitzen ez zaizkion gaiak, aurreikusitako ezagutzak edo gaitasunak eskuratzearekin lotura gutxi duten lanak egitea, materialean gehiegi gastatzea, merkatuan eskatzen ez diren edo desfasatuta dauden praktiketan edo ezagutzetan prestakuntza jasotzea.

Akatsak

Prozesuak errepikatu edo zuzentzea. Bezeroa ados ez dagoen edo itzuli dituen produktuetan lana berriz egitea ere sartzen da.

Hau, agian, hondakin argiena izango da. Errepikapena, adibidez, egoera  hauetan gertatzen da: zenbait agiri egiten ditugu, non gorde ditugun ahazten zaigu eta berriro inprimatu behar ditugu. Gainera, egoera horrek arazo hau dakar: aurreko agiria aurkitzen dudanean, ezin dut ona zein den identifikatu. Berlana hau da: lan bat behar den arreta jarri edo behar den informazioa izan gabe egiten dugunean eta, ondorioz, lana berriz ere egin behar dugunean. Akatsen atalean, nahiko adibide aurki dezakegu. Akatsak ezabatu (edo gutxitu) behar direla argi dago.

Ikasle eta irakasleak gela edo tailerren artean mugitzen dira gure institutuetan, praktikak egiteko materialak tailerretik urrun daude, atsedena hartzeko irteerak egin behar dira … baina, halaber, agirien garraioak edo ekipamendu espezifikoen garraioak izango luke horrekin zerikusia.

Garraioa

Garraio honek lana (egiten ari denean) alde batetik bestera mugitzearekin du zerikusia, baita distantzia laburrak egin behar direnean ere. Jakina, biltegirantz eta biltegitik egiten den materialen mugimendua ere sartzen da.

Gure institutuetan ikasle eta irakasleen mugimenduak ditugu: gela edo tailerren artean, irakaslea /gaiak /jarduera aldatzea, tailerretik urrun dauden praktikak egiteko materialak, azterketak berrikusteko edo matrikulatzeko orduan ilarak gertatzea, ordu-aldaketetan zigarro bat erretzeko irteerak …

Gainprozesamendua edo prozesu desegokiak

Artikuluak prozesatzeko behar diren prozedurak egitea, tresna edo ekipo desegokiak erabiltzea edo bezeroak eskatzen dituenak baino kalitate-maila handiagoak hornitzea. Balioa ematen ez duten arren askotan, ezinbestekotzat jotzen direlako, onartzen diren jarduera horiek sartzen dira (“… beti egin da horrela …“).

Ondo funtzionatzen dutela bermatzeko gure kudeaketa-prozesuak berrikusi beharko genituzke, zerbitzuen eremuan ondorengo hauek ere mota horretakoak izango liratekeen arren: errepikatzen den informazioa edo komunikazioa, balidazio errepikatuak, kontrol gehiegi, asmo berarekin bilerak egitea, erabilgarria ez den prestakuntza, oso didaktikoak ez diren ariketak, foko-asmorik ez duten azalpen generalistak …

Jarraituko du…

 

 

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: