Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Lean: sentsibilizazio-jardunaldia

CASTELLANO

Joan den martxoaren 18an ikastetxeetako kudeaketa-sistemen arduradunekin bildu ginen Iurretako GMLHBIn, Lean kulturaz sentsibilizatzeko lehen jardunaldian.

Aurreko batzuetan Tknika-ko Etengabeko Hobekuntza Arloaren planak partekatu ditugu zuokin guztiokin eta ikerketa aplikatuaren proiektu batean ari garela aurreratu dizuegu, Lean-en oinarritutako etengabeko hobekuntza-metodo bat diseinatu eta ezartzea helburu dituena.

Pilotatzea hezkuntza-prozesuarekin, ikastetxeko pertsonei gehien eragiten diena, egiten ari da eta lanaren sistematikak emango digu ikastetxean aurrera eramaten ari den eta hobetzeko premia duen beste edozein prozesu edo jarduerari aplikatu ahal izango diogun metodo bat izateko aukera.

Lanbide Heziketako ikastetxeetan errazago ezartzeko asmoz, sistemen arduradunei eta prozesuen jabeei zuzendutako sentsibilizazio-plan bat gauzatzen hasi gara, Lean kulturari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko eta eginez egiten ikasteko aukera emango diena.

20150318_094523 Blog

Eginez ikastea

Que es leanJardunaldiak, “Lean kultura“ aurkezteko hasiera bat eta “motibazio-hitzaldi“ bat zuen itxiera bat ez ezik, tailer bat ere sartu zuen. Tailer horretan 49 parte-hartzaileak 7nako ekipoetan antolatu ziren, sistemetako arduradunen funtzioei lotutako kudeaketa-alderdi desberdinei buruz Lean aplikatuz lan egiteko.

Ekipo bakoitzak gai bat aukeratu eta geroago bateratze-lanerako bozeramailea izendatu ondoren, erabili genuen metodologia hau izan zen:

  • bezeroa identifikatzea.
  • bezeroak (jarduera edo prozesu horretarako) espero zuen balioa definitzea.
  • egiten diren lanak zerrendatzea.
  • lanak sailkatzea: balio erantsia versus eralgitzeak

2015-03-18 14.17.01 bEkipoek metodologia hori gai hauetan aplikatu zuten:

  • Prozesuen mapa berrikusi eta gaurkotzea
  • Dokumentazioaren kudeaketa
  • Auditorien antolaketa
  • Desadostasunen kudeaketa
  • Prozesuak erraztea
  • Bileren kudeaketa
  • Pertsonalari harrera egitea

Egin diren ebaluazioen emaitzak ikusita, jardunaldia ondo atera zela ondoriozta dezakegu parte-hartzaileok, hauek izan baitira ebaluatutako alderdien batez besteko notak:

  • 8,25 – tailerraren erabilgarritasun praktikoa
  • 8,21 – motibazio-hitzaldiak eragindako interesa
  • 8,18  – balorazio globala

Ondoren hizlariek erabili zituzten aurkezpenak ikus ditzakezue.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: