Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Prozesu bat diseinatu behar dut, zer egiten dut?

CASTELLANO

Dakigunez, gure institutuetan erabiltzen ditugun kudeaketa-sistemek, SGP-PKS edo SIG-KSI, EFQM-HOBBIDE dute oinarri eta, gainera, aplikatzen zaizkien ISO arauak betetzen dituzte. Baina sistema horiek beren bilakaera izan dute eta ikastetxeek aldatu dute, bere izateko eta egiazko premiei erantzuna eman diezaien.

Duela egun batzuetan (2015/02/09) Durangoko Maristak Ikastetxeak beste prozesu bat, EKINTZAILETZA prozesua, diseinatu zuela ikusten genuen, ekintzailetzari buruzko sentsibilizazioari erantzuna emateko eta eremu horretan eskaintzen zituzten zerbitzuak erabat kudeatzeko.

“Zerbitzua ematea“ atalean, ikastetxe askok prestakuntza, hots, hasierako prestakuntza eta lanerako prestakuntza, besterik ez genuen sartu, baina institutuetan zerbitzu berriak sortzen ari dira. Horregatik, aurreko kasuan bezala, zerbitzu berri horiek kudeatzera bideratutako beste prozesu batzuk sortzeari buruz hausnartzea komeniko litzateke.

Baina, noiz diseinatuko dut prozesu berri bat? Zer egin behar dut diseinatzeko?

Prozesu bat diseinatu

Arestian esan dugunez, lehenago beste prozesu bat diseinatzeko premiari buruzko hausnarketa egin beharko dugu.

proceso2Helburua. Prozesu bat zerbaitetarako sortzen da, helburu bat lortu nahi du eta, horregatik, izateko arrazoia du. Horren arabera, prozesu batek helburu bat eta adierazle egoki batzuk behar ditu, helburuak zein mailatan bete diren neurtzeko aukera emango dutenak, jarraipena errazago egin ahal izateko. Jakina, helburuak prozesuaren izateko arrazoiarekin lotuta egon behar du.

Jabea. Prozesuak arduradun bat (prozesuaren jabea) izan beharko du. Arduradun hori prozesuaren garapenaz arduratuko da eta jarraipena egingo du, betiere helburuei begira. Gainera, erabakiak hartzen lagunduko dion prozesu-ekipo baten laguntza izango du.

Fitxa. Prozesua antolatzeko fitxa bat sortuko da. Fitxa hori horizontalki, IPAE etapen (informazioaren analisia, planifikazioa, jarduera eta ebaluazioa) bidez, egituratu beharko da eta bertikalki prozesua aurrera eramateko beharko dugun laguntza-dokumentazioa definituko dugu. Erdiko zutabean prozesuaren berezko jarduerak ipiniko ditugu. Ezkerraldean jarduera aurrera eramateko behar den dokumentazioa (barne edo kanpokoa) kokatuko dugu eta eskuineko zutabean  prozesuaren irteera-erregistroak kokatuko ditugu.

Ficha del Proceso de Posicionamiento Estratégico (PE)

Kokapen Estrategikoko Prozesuaren fitxa (PE). Fitxa gehiago https://tklitatea.tknika.net/gestion-2-0/

.
Tiempo de planificarPlana. Informazioaren (informazioaren analisia) etapa horren ondoren, proposatutako helburuak lortzeko prozesu-plan bat diseinatu behar dugu. Planak puntu hauek zehazten dituztela gogorarazten dizuegu:

  • egin behar dena;
  • beharko diren baliabideak;
  • nor izango da arduraduna?;
  • noiz bukatuko du?;
  • nola ebaluatuko dira emaitzak?.

Jarduera. Plana garatzeko fasea da.

Ebaluazioa. Planean zehaztutako aldietan garapenaren jarraipen eta ebaluazioa egin beharko dira. Hasieran proposatu genituen helburuak betetzeko hurbil edo urrun gauden ikusi behar dugu. Ikastetxe gehienetan “ikaskuntza eta hobekuntza“ deritzon agiri erabiltzen da. Agiri horretan prozesu bakoitzaren historia jasota agertzen da: desadostasunak egotea, arrazoien analisia, prozesuan aldaketak, …

Horrekin guztiarekin prozesua diseinatuta eta sortuta geratuko litzateke baina beste gauza bat faltako litzateke. Balidatu beharko genuke, hots, ondo diseinatuta dagoela eta geure buruari jarri dizkiogun helburuak lortzeko dela baliagarri segurtatu beharko genuke.

Prozesuen mapa. Prozesu berria dugu eta, horregatik, bukatzeko, prozesu berria sartuz ikastetxearen prozesuen mapa aldatu beharko litzateke.



Posicionamiento estratégico Estructura de procesos Activos y recursos Gestión económico financiera Posicionamiento en el mercado Formacion inicial Formacion para el empleo Gestión de personas Gestión de la comunicación Innovación

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: