Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Prozesuaren jabeak

CASTELLANO

Duela egun batzuk beste prozesu bat diseinatzeko eman beharreko urratsak zeintzuk ziren ikusten genuen (Beste prozesu bat diseinatu behar dut, zer egingo dut?). Prozesuak izateko arrazoi bat duela eta helburu batzuk dituela esaten genuen baina, jakina, prozesuak ez du bakarrik funtzionatzen. Prozesuaren jabeak, prozesuko taldearen laguntzarekin, du denak behar bezala funtzionatzearen ardura.

Prozesuaren jabea

Prozesuen araberako antolaketak prozesu bakoitzari jabeak eta taldeak esleitzea ditu oinarri.

Prozesuaren jabearen egitekoa denak zuzen funtzionatzea eta prozesua ondo gauzatzea da, helburuak lortzeko. Ez du berak bakarrik dena egin behar. Bere egitekoak izango ditu baina beste egiteko batzuk partekatuak izango dira. Horregatik, prozesuaren jabearen eta taldearen funtzio inportanteena hau da:

prozesuak hobetzeko emaitzak ebaluatzea, jarduera berriak ezarriz eta antolaketaren maila guztietan gauzatuz.

Prozesuaren jabearen funtzio nabarmenenak, prozesuaren taldearen laguntzarekin, hauek dira:

  • Prozesuko taldeak sortutako dokumentazioa onartzea.
  • Prozesuak berrikusi eta gaurkotzea.
  • Esleitutako erregistro eta dokumentuak jaso, berrikusi, kontserbatu eta artxibatzea, baita kontserbatzeko epea pasa ondoren, zer egingo den erabakitzea ere.
  • Prozesurako komunikazio-plana ezarri eta kudeatzea.
  • Inkesten plan bat zehaztea.
  • Lortutako emaitzak ebaluatu eta, behar izanez gero, jarduerak egitea.

.

Prozesuaren jabearen autonomia

ApoyandoSistema ezartzeko mailak izango du jabeek eta taldeek kudeaketan duten autonomia mailarekin zerikusi handia.

“Kalitate arduradunek“ edo “PKS sistemaren arduradunek“ eman behar diote prozesuaren eta haren taldearen autonomiari laguntza baina bakoitzaren egiteko eta ardurak argi izan behar dituzte. Jabeek beren gain hartu behar dute “beren“ prozesuaren ardura.

Dagoeneko ikusi da prozesuaren jabearen “arduraren“ garrantzia baina ardura hori gaizki ez erabiltzen saiatu behar dugu. Beheko artikuluari begiradatxo bat bota ahal diozue, inoiz gertatu al zaizue?.

> Norena den guardasola?“ artikuluari lokarria

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: