Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

2015eko skills-ak

CASTELLANO

skills-630Espainiako Lanbide Heziketako ikastetxeen Olinpiada deritzona, hots, Spainskills-ak, egin da Madrilen maiatzean. Dakizuenez, estatu osoko LHko ikasleak Lanbide Heziketako institutuetan eskuratutako gaitasun profesionalak neurtzeko (skills-ak) norgehiagokan aritzea da kontua.

Espainia osoko 16-26 urteko LHko 267 ikaslek hartu zuten edizio honetan parte,sei bloketan taldekatutako 22 modalitatetan: Fabrikazioko Teknologia, Eraikuntzako eta Instalazioetako Teknologia, Garraioa eta Logistika, Informazio eta Komunikazio Teknologia, Arte Sortzaileak eta Moda eta Zerbitzu Sozial eta Pertsonalak.

FP Euskadi

Sarituen zerrenda

Azken edizio honetan urrezko hiru medaila eta zilarrezko bat izan da euskal ikasleek lorturiko sarien zerrenda bikaina. Zorionak guztiei, erakutsitako lan onarengatik.

MECATRÓNICA: Andoni Frutos Milan eta Iker Guillamon Dacosta. ZILARREZKOA
INGENIERÍA DE DISEÑO MECÁNICO CAD: Iker Rodriguez Rodriguez. URREZKOA
CNC FRESADO – TORNEADO: Jon Lapeira Astorkia. URREZKOA
ESTÉTICA: Lierni Osa Echave. URREZKOA

Ikasle parte-hartzaileek erronka desberdinak (proba praktikoak) eta ariketak ebatziz erakutsi behar izan zituzten gela eta tailerretan eskuratutako gaitasunak baina ez zeuden bakarrik; beren irakasleek laguntzen zieten.

Inplikatutako irakasleak

Dakigunez, ikasleak dira proposatzen zaizkien arazo eta erronkak ebazten dituztenak baina lorpen horiek berez ez datozela ere badakigu; izan ere, ikasleen ikasteko prozesuan,gela edo tailerreko klaseetatik haratago, inplikatuta dauden irakasle on batzuen laguntzarik gabe ezin izango ziren lortu.

implicación 630Irakasle horiek gure ikastetxeak aberasten dituzte, enpresen lehiakortasuna hobetzen dute eta etengabe aldatzen ari den segurtasunik gabeko lan-etorkizun baterako trebatzen dituzte ikasleak. Irakasle horiek egindako ahaleginari esker, ikasle horiek hobeak izango dira.

Irakasle on asko, beren lana zuzen eta dedikazio eta profesionaltasunarekin egiten dituzten pertsonak, ditugu ikastetxe guztietan baina honetan zerbait gehiago egiten duten irakasle horien lana zoriondu eta eskertu nahi dugu. Izan ere, pertsona horiek, beren lan-ordutegitik haratago,lehiaketa honetan edo, geroago, lan-bizitzan sortuko zaizkien erronkak ebazten jakin dezaten prestatu eta entrenatzen dituzte ikasleak. Irakasleak ere dira lehiatzaileak.

Inplikatutako irakasle horiek guztiak gogoan ditugun arren, Xabi Puertasengan, La Salle Berrozpeko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko irakaslearengan, pertsonalizatu nahi dugu gure esker ona, hirugarren aldiz lortu baitu urrezko medaila duen ikasle bat izatea. Zorionak, Xabi!.

Xabi Puertasworldskills-sao-paulo-2015

… eta orain São Paulo

Eta bere saria ere badu; bere ikaslearekin eta beren kategorietan lehen postuak lortu zituzten euskal espedizioko gainontzekoekin batera Sao Paulora (Brasil) joateko eta lehiaketa honetan nazioarte mailan, hots, WorldSkills 2015, parte hartzeko irabazi dute txartela. Zorte ona guztiei!.

Eta azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitartean Europa osoko 500 bat gazte Gotemburgon (Suedia) bilduko dira, EuroSkills-etan titulu europarra eskuratzeko lehian aritzeko. Erronka polit horretan parte hartzera animatzen ditugu ikastetxe guztiak.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: