Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Erantzukizun Sozial Korporatiboa

CASTELLANO

Colaboración – IEFPS USURBIL GBLHI – Usurbil

Ikasturte amaierako proiektu gisa 1DAF3ko ikasleek egin duten lana aurkezten dizuegu. Hezkuntza zikloan proposaturiko lan baten bitartez, ikastetxeak feedback oso garrantzitsu eta esanguratsua  jasotzen du, bezeroaren (ikaslearen) ikuspuntutik datorrena hain zuzen ere. Artikulu hau ere beraiek idatzia izan da beraz,  ZORIONAK!! zuen lan bikainarengatik.

Hasiera

Giza Baliabideak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboa ikasgaian proiektu bat proposatu zitzaigun azken hiruhilekoan burutzeko. Lan hau PBL metodologian oinarriturik burutu dugu. Ikasgai horretaz gain beste bi moduluekin elkar lanean aritu gara, Komunikazioa eta Bezeroari Arreta, eta Ofimatika.

Helburua

IEFPS USURBIL GLHBI Ikastetxearen erantzukizun sozial korporatiboa aztertzea.

Responsabilidad social corporativa cHorren aurrean lehenengo eta behin zalantza bat sortu zitzaigun: Zer da erantzukizun sozial korporatiboa? Ez genuen ideiarik. Hori dela eta proiektua proposatu zigun irakasleak zenbait bideo ikusteko helbide elektronikoak eskuratu zizkigun eta horretaz gain, interneten kontsultatu genuen.

Kontzeptu hori argi izan ostean, planteatu genion Irakasleari ea posible izango genuen, ikastetxeak bere bezero eta inguruarekiko hartu zituen konpromisoak zeintzuk ziren eta errealitatean betetzen  ote ziren aztertzea eta baiezkoa jaso ondoren hasi ginen gauzatzen proiektua..

Antolakuntza

Responsabilidad social corporativa 630Taldeak sortu genituen. Talde bakoitzak bere burua aukeratu zuen bozketa baten bidez. Buru hauen zereginak honako hauek ziren: beste buruekin bildu  lanaren inguruko erabakiak hartzeko eta banatzeko; bere taldeko kideak koordinatzea eta lehenengo bileretara joatea.

Egun batean guztion artean lanaren egitura egin genuen, hau da, lanean zein puntu ezberdin landu nahi genituen erabaki genuen. Ideia ezberdinak aztertu ostean honako puntu nagusi hauek aztertzea proposatu zen: ikastetxearen bezero ezberdinak; ingurugiroa; euskara eta komunikazioak. Egutegi bat egin genuen gure lana planifikatzeko.

Lanean

Talde bakoitzak zer egin behar zuen argi izan ostean, talde bakoitza bere gaia aztertzen hasi zen. Hau da, zein puntu ezberdin landu zintezkeen gai bakoitzaren barruan. Horren inguruko informaziorik ez genuenez, ikastetxeko kide ezberdinekin bilerak egiteko beharra suertatu zen. Hori dela eta, Kalitate Arduradunari gure lanaren berri eta berarekin egoteko txanda bat eskatuz korreo elektroniko bat bidali genion, hitzordua adosteko.

Valores RSCBilera horretarako talde bakoitzari zegokion bezeroaren inguruko galderak prestatu zituen eta gainontzeko gaien ingurukoak ere. Jaso genuen informazio hori, neurri handi batean bezero ezberdinekin ikastetxeak dituen harremanen inguruko izan zen eta beste zenbait arlotakoa. Informazio hori gainontzeko ikaskideekin partekatu genuen eta talde bakoitzak bere zatia burutzeko beharrezko zuena hartu zuen.

Informazio hori lantzen ari ginen bitartean, gainontzeko gaien inguruko galderak ere landu genituen eta pixkanaka beste arduradun batzuekin hitzorduak adosten joan ginen. Ondorengo arduradunekin izan genuen gehien bat harremana: Euskara, Ingurugiroa eta Komunikazio eta Administraritzarekin. Arduradun horiez gain, beste zenbait irakasleren laguntza ere jaso genuen lan guztian zehar.

Informazio osoa bildua eta landua izan ostean, talde bakoitzak txosten bat egin zuen bere gaien ingurukoa. Ondoren, taldeko kide bat hautatu genuen lan idatziak bildu eta txukuntzeko dokumentu berean. Beste batzuk bitartean lanaren aurkezpen egunerako lanak burutu zituzten: aurkezpenerako gonbidapenak, argazkiak atea eta power point bat prestatu eta bertan txertatzeko bideo bat grabatu.

Bi asteko aurrerapenarekin areto nagusia erabiltzeko baimena eskatu genuen eta gonbidapen guztiak bidali genituen. Horretaz gain, aurkezpenaren ostean gure gonbidatuei eskaintzeko lunch bat ere kontratatu genuen..

Ondorioak

Gure aburuz ikastetxeak gauza asko ondo egiten ditu, baina beste zenbait ez, eta horiek hobetzeko aukera dagoela ikusi dugu. Horregatik, gaizki egiten dena aipatzeaz gain, gure proposamenak ere barneratu ditugu ahulgune horiek hobetzeko.

ConclusionesGoraipatzekoa da ikastetxeko kide ezberdinengandik izan dugun laguntza lan hau burutzeko. Edozer behar izan dugunean, laguntzeko prest egon dira. Zerbait negatiboa aipatzerako garaian momenturo zenbait kiderekin harremanetan jartzeko eskatu zaigun protokolo edo prozesu jarraipena izan da. Prozesua aipatzerako garaian esan nahi dugu norbaitekin hitz egin edo harremanetan jartzeko jarraitu behar genituen pauso ezberdinak. Hau da, lehenengo eta behin posta elektroniko bat bidali hitzordua eskatuz eta ondoren, berarekin adostu noiz bildu. Askotan horretan denbora galdu dugu, izan ere, guztia korreoz adosten zen eta horrek prozesua moteltzen zuen. Pauso batzuk jarraitu behar direla ulertzen badugu ere, gure ustez eraikin berean egonez, askoz ere azkarragoa izango litzateke komunikazio horiek ahozkoak izango balira, eta ez idatziak.

Baina hori alde batera utzirik, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, lehenengo eta behin gure tutora izan den Amaia Aizpuruari guregan izan duen konfiantzarengatik lan hau esleituz eta prozesu guztian eskaini digun laguntzarengatik. Bestetik, Alazne Akarregi eta Pilar Zubiriari, izan ere, beraien ikasgaietan ikasitako praktikan jartzeko aukera izan dugu lan honen bitartez. Eta azkenik, zuzendaritza eta ikastetxeko gainontzeko kidei, lehen aipatu bezala eskaini diguten laguntza guztiarengatik eta aurkezpen egunean bertan egoteagatik.

Honelako ikastetxeek egiten dute jasotzen dugun hezkuntza kalitatezkoa izatea, zorionak!

1DAF3 taldeko ikasleek

Una respuesta a “Erantzukizun Sozial Korporatiboa

  1. Juantxo Mendikute 30/06/2015 en 14:18

    Eskerrikasko Usurbilgo ikastxearen izenean. Ondo segi. Juantxo

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: