Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Beste urrats bat aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren etengabeko hobekuntzan

CASTELLANO

Lean proiektua irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan badoa aurrera.

Bihar, azaroak 4, Iurreta LHIIn  9:30etatik 12:00etara Maristak eta Usurbil ikastetxeek beren esperientziak aurkeztuko dizkigute.

Eskerrak ikasitakoa gu guztiokin konpartitzeagatik!

Kudeaketa aldatzea, lehiakorrago izateko


Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxeak kudeatzeko sistema erreferente argia izan da nazio-mailan zein nazioartean, eta oraindik hala izaten jarraitzen du.

Enpresa-munduan homologatutako eta onartutako estandarretan oinarrituta –hala nola ISO arauetan eta EFQM ereduan–, sistema hori baliagarria izan da prozesuen araberako kudeaketa eta etengabeko hobekuntza arlo horretako kulturaren parte izan dadin.

Gaur egun, Lanbide Heziketako ikastetxeek aldaketak egin behar dituzte haien kudeaketa-esparru guztietan, eta ahalegin berezia egin beharko dute lehiakorrak izateko eta etorkizun iraunkorra izateko, pertsona guztien talentuaz baliatuta.

Ikastetxe horietako zuzendaritza-taldeek senez, inspirazioz eta integritatez gauzatzen dute lidergoa, eta, horretarako, baliabideak autonomiaz eta erantzukizunez kudeatzeko aukera ematen dieten estrategiak definitzen dituzte.

Lan egiteko modu horren ikuspegia ezaugarri bihurtu da, izateko moduaren bereizgarria da, eta horregatik, hain zuzen ere, aurrera egin da gauzak hobeto egiteko beste modu egoki batzuen bilaketan.

LEAN ikuspegia hezkuntza prozesuan


Enpresarik aurreratuenek LEAN kultura aplikatzen dute produkzio-prozesuetan zein administrazio-prozesuetan. LEAN aplika al daiteke bertako ikastetxeetako prozesuen emaitzak hobetzeko?

TKNIKAko Etengabeko Hobekuntza Arloa dagoeneko esperientzia pilotua ari da  egiten hainbat ikastetxetan, eta, ikastetxe horiekin batera, ikerketa aplikatuko proiektu bat ari da garatzen. Proiektu horren helburua da LEAN ikuspegian oinarritutako etengabeko hobekuntzako bertako metodoa diseinatzea eta ezartzea, Lanbide Heziketako ikastetxeak eragimen handiagokoak izan daitezen.

Etengabeko hobekuntzako LEAN ikuspegia “zentzu on hutsa” besterik ez da: zerbait hobetu behar bada, zehatz-mehatz ezagutu beharko da benetako egoera zein den, eta, hori abiapuntu izanik, egoera ideala zein izan daitekeen definitu ahal izango da eta, hartara, egoera ideal hori lortzeko hobekuntza-ibilbiderik eraginkorrena finkatu ahal izango da.

Erdi-mailako heziketa-ziklo batzuetan eragimen maila txikiagoa duten funtsezko konpetentziak hartuko ditu oinarri proiektuak.

LEAN kulturaren kontzeptuetan oinarrituta, irakatsi eta ikasteko prozesuaren benetako egoeraren analisi zehatza egin ostean, hobekuntza-planak abian jarri ahal izateko egoera ideala zehazten ari da.

Planak abian jartzeko, LEAN kulturaren tresnak erabiliko dira, betiere unean une egin nahi den hobekuntza motaren arabera.

Irudi honetan islatzen dira, batetik, benetako egoera identifikatzeko egindako ibilbidea eta, bestetik, metodoa baliozkotzeko eta hedatzeko aukera emango duten hobekuntza-planen definizioan egiten ari diren urratsak.

Lan egiten ari gara Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren LEAN hobekuntza-metodoa 2015-2016 ikasturtean hedatzeko baliozkotuta eta eskura egon dadin.

Metodoa:
Unibertsala izango da, beharrezkoa den edozein jardueratan aplikatu ahal izango da.
Erraza izango da, edozein pertsonak erabili ahal izango du.
Eragimen handikoa izango da, erraz lortu ahal izango dira emaitzak


Aurkezpena: 2015-11-04. Lean irakaskuntza-ikaskuntza

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: