Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Arauak gaurkotzea (I). Goi mailako egitura

CASTELLANO

Dagoeneko jakingo duzuenez, aurten gaurkotu dira kalitateari eta ingurugiroari buruzko arauak; zehatzago esanda, irailaren 15ean eman zen ISO 14001en 2015eko Botón ISO 9001bertsioa argitara eta kalitatearena (ISO 9001) irailaren 23an.

Denbora bat zirriborroekin lanean generaman arren, bi arau horiek onartu izanaren ondorioz dena berriro hasi zen. Aldaketa batzuk zeuden eta horrek dena hasieratik aztertzera behartzen gintuen.

Arau horiek onartu izanak kudeatzeko gure sistemari (PKS eta KSI) eragiten dio. Urtarrilerako aurreikusita dagoen transferentziari buruzko jardunaldi batez gain, espazio hori aldaketa nagusiak komentatzeko erabiliko dugu.

Aldaketa nagusiak (I)

Aldaketa esanguratsuena goi mailako egitura (HLS) sortzea da. Kudeaketa-sistemei buruzko arau guztiak bateragarri izatea helburu duen egitura bat da, ziurtatutako antolakundeen kudeaketa erosoagoa izan dadin.

Botón ISO14001Beraz, ondorengo atalak jasotzen dituen egitura orokor bateratu bat da, aurkibide baten gisakoa: kapitulu berdinak, artikuluen zenbakiak eta kapituluen, artikuluen edo klausulen izenburuak…

Izenburu horietan atal hauek aurkituko ditugu:

  • Sarrera-testu berdinak artikuluetarako.
  • Enuntziatu berdina egituran aipatutako baldintzetarako.
  • Definizio nagusiak eta termino bateratuak

Honetan, komentatzen ari garen bi arauen txanda izan da baina datorren urterako (2016) aldaketa gehiago izango da. ISOk OHSASen eskubideak erosi ditu eta, aurreikuspenen arabera, Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko beste arau bat (ISO 45001), 18001:2007 OHSASen oinarritua, emango du argitara; jakina, arau berri horrek goi mailako egitura bera partekatuko du.

estructura de alto nivel 3

Arauen egituran gertatutako aldaketa horretaz gain, beste aldaketa garrantzitsuago batzuk daude, apur-apurka argitara emango ditugunak.

Transferentzia-bilera

Ikastetxe batzuek arauak gaurkotzeko prozesuan nolabaiteko premia dutela badakigu eta, horregatik, datozen bi hitzordu komentatu nahi dizkizuegu:

SGP-KPS - 300x116Datorren abenduaren 2an kontrastatzeko bilera bat izango dugu AENORREKIN, gure PKS eta KSI kudeatzeko sistemetan proposatutako aldaketak balidatzeko. Geroago, transferentzia-bilera bat antolatuko dugu Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren menpeko LHko ikastegietako kalitate- edo sistemen arduradun guztiekin.

Logo SIGBere unean egingo dugu deia baina datorren urtarrilaren 27an Iurretan elkartuko garela aurreratzen dizuegu, irailean onartutako arau berrietara egokitzeko PKS eta KSIek egin behar dituzten aldaketak komentatzeko.

 

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: