Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Namibia Euskadin: Euskal Herriko Lanbide Heziketaren Nazioarteko Campusa (VETIBAC)

CASTELLANOENGLISH

Nazioartekotzea da, LHko IV. Euskal Plana aurrera eramatearen ondorioz, Tknikak gauzatu dituen ildo estrategikoetako bat eta, esparru horretan, herrialde desberdinekin itun eta lankidetzak egiten ari dira.

20151123_124223 ATknika-k eta Namibia Training Authority-k 2014an izenpetu zuten akordioaren ondorioz, Namibiako eskualde desberdinetako 6 ikastetxetako zuzendari eta irakasleentzako hainbat urtetako prestakuntza-plan bat aurrea eramaten hasi da.

Azaroko azken astean eta abenduko lehenean, ikasketa-buruak, irakasleak eta NTAko ordezkari bat, 13 pertsona guztira, prestakuntza-programa estu eta anitz bat osatzen ari dira, Euskal Autonomia Erkidegoko LHn lan egiteko era ezagutzeko eta haien sistema hobetzeko lagungarri izango diren kudeaketa-praktika onak identifikatzeko aukera emango diena.

Gure prozesuen bidezko kudeaketa-sistemaren transferentzia

Tknika-k aurtengo uztailean egindako diagnostikoan identifikatu ziren kudeaketa-premiei eman behar izan die Etengabeko Hobekuntzaren Arloak erantzuna.

20151124_103536 AAzaroaren 23an, 24an eta 26an tailer bat, ingelesez, egin dugu, ondorengo eremuei lotutako gaitasunak hobetzera bideratua:

irakatsi eta ikasteko prozesua eta zerbitzuak ematea

prozesuen bidezko kudeaketa-sistema

pertsonen kudeaketa

 

Gakoa: talde-lana

Gure metodologia dela sentitzen duguna erabili dugu: egiten eta talde-lanean ikasi. Horretarako, erronka txikiak diseinatu ditugu eta, egindako lanaren ondorioz, parte-hartzaileek beren diseinuak eraman ahal izan dituzte, ikastetxeetan ezartzeko.

Diseinatutako jardueren elkarren arteko erlazioak, gaitasunei eta kronologiari begira, eman digu parte-hartzaileek ikaskuntzaren fase desberdinetan aurrera jotzen zutela segurtatzeko aukera: kokapena, ulermena, bereganatzea, esperimentazioa eta … autonomia. Hori espero dugu.

20151124_100549 A

Ikastaroa laburra izan den arren, Nazioartekotze Arloarekin lankidetzan eskaini ahal izan diegun arreta ia banakakoari eta erabili dugun etengabeko ebaluazio-sistemari esker, egun bakoitzeko programaren haien eskaeretara aldatu eta egokitu ahal izan dugu.

Hasieratik asko azpimarratu da eragileen eta emaitzen arteko harremanak duen garrantzia. Ildo horretan, ikastaroa bukatzeko bi ebaluazio-jarduera proposatu zitzaizkien:

Banakako gaitasunen autoebaluazioa (espero ziren emaitzak)

eman duten irakasleen ebaluazioa (eragileak)

Emaitzak bi kasuetan oso onak izan diren arren, hobe daitezkeen arloak identifikatzen jarraitzen dugu.

Gure kide namibiarrei ematen dizkiegu eskerrak, haien jarduerarengatik eta jardueraren alde erakutsi duten jarrerarengatik. Horri esker, guk ere ikasteko aukera izan dugu.

IMG-20151126- A

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: