Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Irure, Irungo hiriaren Urrezko Domina

CASTELLANO

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren familia handia osatzen duten kide asko erretiroa hartzen ari diren garai batzuetan gaude. Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei, haien etapa profesionalean izan duten dedikazio eskergarengatik eta egindako ahaleginarengatik.

Esfortzu hori gure LH gero eta hobea izateko izan da lagungarri eta, horretaz gain, gero eta indartsuago eta lehiakorragoa den enpresa-sektore bat eta, haien proiektu pertsonalak sortzeko, gero eta ikasle kualifikatuagoak izatea lortu dugu.

Guztientzako den arren, omenaldi hau pertsona batengan zentratu nahi dugu. Duela hilabete inguru Jose Ignacio Iruretagoyenak, Irurek, denok deitzen diogun moduan, hartzen zuen erretiroa. “Legearen aginduz “ hartu zuen erretiroa, lan polit honetan urte gehiago jarraitzeko gogo eta indarrak sobera baititu oraindik.

1.Euskadi LH saria

Ikastegi eta elkarteek euskal LHren alde egindako lana ezagutzea zen kontua. Sari horiek entregatzen ziren lehen aldia zen eta Irurek justiziaz irabazi zuen.

2014ko Nazioarteko Batzordean, Iñigo Urkullu lehendakariak 1. Euskadi LH saria entregatu zion (2014ko maiatzaren 28an).

 

Bost hamarkada baino gehiago Bidasoa Institutuan

IrureErraza da esatea baina Bidasoa LHko Institutuko ikasle, irakasle eta, geroago, zuzendari gisa ari izanagatik, gure esker on zintzoena merezi du.

Baina haren herriak, Irunek, ere horrela ulertu du eta azaroaren 28an haren hiriaren Urrezko Domina entregatu diote. Oso gutxik lortzen dute sari hori eta, Irureren kasuan, ezin justifikatuago dago. Udalbatzako talde politiko guztiak merezitako sari hori eman izanarekin ados egotea da horren adierazle.

 

Erretiroa hartu duten lankide horiei guztiei, Irureri batez ere, aitorpen publikoa emateko da artikulu hau.

Benetan ederra izan da zurekin lan egitea.

Besarkada handi bat
HoBe Taldea

2 Respuestas a “Irure, Irungo hiriaren Urrezko Domina

  1. Iñaki Biguri Zarraonandia 11/12/2015 en 9:45

    Zorionak!!!. merezi duzun esker ona!!!

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: