Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

SIG5 sare bat irekitzen dugu eta SIG4 ixten dugu

CASTELLANO

SIG5 sare berri bat hasten da


Dagoeneko azaldu denez, SIG (kudeaketa-sistema integratua) proiektuaren erronka ikastetxeen prozesuak hobetzea da eta, haien artean, kalitateari (ISO 9001) ingurugiroari (ISO 14001) eta lan-arriskuak prebenitzeari (OHSAS 18001) buruzko arauen baldintzei erantzuna emateko behar diren jarduerak sartzen dira.

Egia esan, bi helburu nagusiak dira:

  • Ikastetxeko pertsonentzat (ikasleak, langileak eta bisitariak) arriskuak gutxitzea.
  • Gure jarduerak ingurugiroan sortzen duen eragina minimizatzea.

Lortzeko era gure prozesuak ondo kudeatzea da.

Sare desberdinetan aurrera eraman den ezartzearen ondoren eta a SIG4 sareak bukatu ostean, beste sare bati eman behar diogu orain hasiera eta, horregatik, ikastetxeen eskaerei erantzuna emateko, SIG5 sarea martxan jarriko da 15-16ko ikasturte honetan.

Lehenago izan direnen antzera, prozesuen bidezko kudeaketa-sistema integratua ezartzeko erraztasunak ematea du sare honek helburu eta, horretarako, sistema bakar batean (SIG) integratuko dira kalitateari (ISO  9001), ingurugiroari (ISO 14001) eta lan-segurtasun eta osasunari (OSHAS 18001) buruzko baldintzak.

Honetan erronka handiagoa da, 2015eko irailean onartutako arauak gaurkotzera eta sare berri honen dokumentaziora egokitzera behartzen baikaitu.

sig5 cabecera Moodle

SIG5 sarea. Gonbidatutako ikastetxeekin bileran


Datorren urtarrilaren 20an SIG5 sarearen lehenengo bilera izango dugu Kabi 612-n (Zamudio|Derio-ko parke teknologikoa). Sarea eratu aurreko bilera izango da. Bilera horretan SIG5 sarean garatuko den lana azalduko dugu. Informazio honekin, eta haien konklusioak atera ondoren, ikastetxe bakoitzak proiektuan parte hartzea ala ez erabakiko du.

Gonbidatutako ikastetxeak hauek dira:

  • Iurreta,
  • Meka,
  • Tartanga,
  • Bidebieta,
  • Oteiza Lizeoa,
  • Otxarkoaga eta
  • San Viator.

 

SIG 4 sareak errazteko bilerak bukatzen ditu


SIG4 sareak bere ibilera hasi zuen 2014ko apirilean, kudeaketa sistema integratuaren ezarpenerako erraztea 2015eko abenduan bukatuz.

Sare honetan parte hartu duten ikastetxeak hauek izan dira:

  • Aretxabaleta,
  • Don Bosco,
  • Miguel Altuna,
  • Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia,
  • CEINPRO eta
  • Tolosako Inmakulada Ikastetxea

 

Nahiz eta bilerak bukatu, ikastetxeek bere prozesuak aldatzen jarraitzen dute bere sistemen integrazioa lortzeko. Ikastetxeak ezarpeneko fase aurreratuan daude, haietako batzuk bere barneko auditoria integratuak egin dituzte eta aurkitutako hobekuntza-areak lan egiten ari dira.

2015eko abenduan lortutako emaitzak, dira:

  • Erraztearekin asetzea: 9,2
  • Ikastetxeen % 70ek bere ezarpen-planaren konpromisoak bete dituzte
  • Ikastetxeen % 50ek barneko auditoria egin dute

Oraindik zehaztu gabe dagoen arren, apirila aldera SIG4 ikastetxeen taldearen azken bilera bat aurreikusi da, bileraren datara arte ikastetxeek egin dituzten jardueren jarraipena egiteko eta zein mailatan dagoen ezarrita ikusteko.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: