Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Arauak gaurkotzea (II). Sistema egokitzea.

CASTELLANO

Duela egun batzuk, urtarrilaren 27an, 60  kalitate /sistema arduradun inguru, ardura hori beren gain hartuko duten kideekin batera zenbait kasutan, elkartu ginen Iurretan.

Jende kopuru handiak erakusten duenez, 2015eko irailean onartutako arauek dakartzaten berrikuntzak ezagutzeko interes handia dute ikastetxeek.

 

Aldaketaren funtsezko ardatzak

Duela urtebete inguru, kalitate-arduradunekin lehen jardunaldia 2015, saioan, Aenorren esperientzia izateko suertea izan genuen, arauen aldaketa berriak aurreratzeko. Arauak ez zeuden oraindik onartuta eta aurkezpena zirriborroarekin egin zen. Orain onartutako arauen aldaketengatik gure prozesuek izango dituzten aldaketak helarazi behar dizkizuegu. Artikulu honen amaieran, Jardunaldian erabilitako aurkezpena aurki dezazuen.

Aldaketa nagusiak puntu hauetan agertzen dira:

  • ›Maila handiko egiturak. Arauen gaurkotzea (I) artikuluan komentatu genituenak
  • ›Antolaketaren testuingurua.
  • ›Bezeroaren kontzeptua alde interesatuari (alde interesatuak, premiak eta itxaropenak) hedatzen zaio.
  • ››Erregistroek eta agiriek informazio dokumentatua izena hartzen dute.
  • ›Rolak, ardurak eta agintariak antolaketan.
  • ›Prozesuei ematen zaien ikuspegia azaltzen da.
  • Arriskuetan oinarritutako ikuspegia (prebentzio-jardueraren kontzeptua kentzen da).
  • Aldaketaren kudeaketaren kontzeptua, bikaintasun-ereduei oso lotuta dagoena, sartzen da.
  • Beste alderdi batzuk: kanpo hornikuntza, ezagutzaren kudeaketa eta entregaren ondorengo jarduerak.
  • Eta, KSI ikastegietarako, bizitza-zikloaren ikuspegia duten ingurugiro-alderdien kontzeptua, EMAS araudiari (Eco-Management and Audit Scheme, edo Ekogestio eta Ecoauditoriaren erkidego mailako araudia) oso lotuta dagoena. 

Formación 27-ene-2016

Egokitzapenaren auditoria ziurtatzeko urratsak

auditorc3adaAldaketek gure prozesuei nola eragiten dieten eta baldintza berriei behar bezalako proportziozko erantzuna emateko gure proposamena zein den hau bezalako beste artikulu batzuetan komentatuko dugu.

Bukaera argi izatea inportantea da, hots, PKSren edo KSIren atzean dauden arauei erantzuna eman behar die ikastegiak eta auditoria baten bidez egiaztatzen da. Egokitzapen-auditoriara bermeekin iristeko urratsak hauek dira:

Eragin ahal diguten baldintzak identifikatzea. Elementu horiek identifikatuta daude eta apur-apurka komentatuko ditugu.

  • Ezartzeko edo aldatzeko plana diseinatu eta aurrera eramatea.
  • Sisteman ardura duten pertsonak prestatzea.
  • Sistemarako dokumentazioa egokitzea.
  • Sortutako aldaketak komentatzea.
  • Enpresa ziurtatzailearekin harremanetan jarri eta egokitzapen-auditoria egiteko epeak finkatzea.

 

Trantsizio-aldia

Dagoeneko esan dugunez, ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 2015eko irailean onartzen dira eta batera existitzeko hiru urteko aldi bat, 2018ko irailera arte, ezartzen da. Horregatik, epe horretan indarrean dauden bi bertsioetako edozeinekin egin dezakegu ziurtatzea.

2017ko martxotik aurrera, lehen aldiz ziurtatzea egin behar dutenek 2015eko bertsioarekin egin beharko dute.

Dagoeneko ziurtatuta daudenek, beren interesen arabera, aurreko bertsioarekin egin ahal izango dute ziurtatzea, gehienez ere 2018ko irailera arte. Egokitzapen-auditoria 2018ko irailetik hurbil dagoen data batean egitea erabakiz gero, desadostasunen tratamendua exijitutako epeen barruan egitea hartu behar duzue kontuan.

Validez ISO

 

Noiz egingo dut egokitzapen-auditoria?

AdaptaciónJakina, zeuok eman beharko diozue galdera horri erantzuna, baina “pista “ batzuk emango dizkizuegu, azkarregi joan ez zaitezten eta ikastegiarentzat data “eroso “ bat bila dezazuen.

Egokitzapen-aldia bi auditorietako edozeinetan egin daiteke: jarraipen-auditorian edo berrikuntza-auditorian.

Egokitzapen-auditoria egiteko, % 25eko osagarri bat gehituko da, auditoriaren iraupenean eta kostu ekonomikoan. Horiek horrela, 1,25 eta aurreko urteen datuak biderkatuz, zuen auditoriaren iraupena eta prezioa izan ditzakezue.

Gainera, hau hartu behar dugu kontuan: berriztapen-auditoria batean desadostasunak tratatzeko epeak jarraipena egitekoak baino txikiagoak dira, eta horrela berriztapena bera jartzen da arriskuan.

… eta auditoria zein unetan egin nahi dugun pentsatu behar dugu orain.

Aurkezpena

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: