Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Arauak gaurkotzea (III). Informazio dokumentatua

CASTELLANO

ISO arauen 2015 bertsioan jasota agertzen den kontzeptu berria da. Kontrolatu eta aldatu gabe utzi behar dugun informazioaz ari garenean, “informazio dokumentatuaz“ hitz egiten ari gara.archivos 2

Horrek ez du bi agiri mota hauek desagertu behar dutenik esan nahi, haien artean desberdintasunak egin beharko ez direla baizik, dena “informazio dokumentatua“ izatera pasatzen baita.

Informazio dokumentatua

7.5. informazio dokumentatua atalean jasota agertzen da kontzeptu berri hau eta hiru azpiatalen bidez garatzen da:

  • 7.5.1 Orokortasunak
  • 7.5.2 Sorrera eta gaurkotzea
  • 7.5.3 Informazio dokumentatuaren kontrola

7.5. atal honek ez ditu, 2008 bertsioari begira, aldaketa nabarmenak, agiriaren eta erregistroaren arteko bereizketa egiten ez dela kenduta; dena den, eta aurreko bertsioetan bezalakoa den arren, “kalitatea kudeatzeko sistema dokumentatu batekin “ jarraitu behar dugu eta, horregatik, puntu hauek hartu behar ditugu kontuan:

  • Kudeatzeko sistema, lotutako sistemak barne
  • Informazioa, antolaketa operatiboa izan dadin (dokumentazioa)
  • Lortutako emaitzak begi-bistakoak izatea

MC

Kalitatearen eskuliburua. MSGP – MSIG

Arauaren gaurkotzeak eragiten dion agirietako bat kalitatearen eskuliburua da. Arauaren bertsio honetan ez da kalitatearen eskuliburua, edo sistemaren eskuliburua, derrigorrean erabili behar. Dena den, gure proposamena horrekin jarraitzea da, “antolaketaren ezagutzen “ atala den eta ikastetxearen eta beronen kudeaketa-sistemen funtzionamendua jasotzen duen agiri bat dela uste baitugu; horregatik, “informazio dokumentatua “ bihurtzea proposatzen dugu eta gure sisteman planteamendu horrekin jarraitzen dugu.

Zeharkako prozedurak

Gure kudeatzeko sistemek (PKS | KSI) sistemaren prozesu guztiei eragiten dieten zeharkako prozedura batzuk lotuta dituzte. Aurreko kasuan bezalaxe, prozedura horiek ikastetxeak kudeatzeko lagungarri direla uste dugu eta, horregatik, informazioaren barruan horien kudeaketarekin jarraituko dugu:

  • PR. Barne auditoriak
  • PR. Informazio dokumentatuaren kudeaketa
  • PR. Ikaskuntza eta hobekuntza

Agiri eta erregistroak

Gestión IDEsan dugunez, agirien eta erregistroen kontrolaren kontzeptua arautik desagertzen da. “Laguntza-agiriak“ esaten genien sarrera-agiri batzuekin eta “prozesuaren erregistroak“ esaten genien irteera-agiriekin diseinatuta zeuden gure prozesuak. Araua aldatu dela aprobetxatuta, “baliabideak“ esango diegu sarrera-agiriei, eta “agiriak“ irteera-agiriei.

ISO arau berriek (beti bezala) “kudeaketa-sistema dokumentatu“ bat, eta ez “agirien sistema“ bat, eskatzen dute eta, horregatik, “PR. Informazio dokumentatuaren kudeaketa“ prozedurarekin jarraituko dugu.

 

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: