Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Arauak gaurkotzea (IV). Testuingurua

CASTELLANO

Denok ezagutzen dugu testuinguruen eta haien eraginaren garrantzia. Adibidez, enpresa handi bat ixten dutenean, itxierak, langileei eta haien familiei ez ezik, herriko enpresen kopuru handi bati ere eragiten diola badakigu; areago, eskualde oso bati ere eragin ahal dio. Jakina, hurbil dauden gure LHko ikastegiei ere eragin ahal die.

Baina eragina positiboa ere izan daiteke, enpresa handi batek beste faktoria edo lan-lerro bat sortzea erabakitzen badu, aukerak sortzen dira.

contexto3

Antolaketaren testuingurua

4. Antolaketaren Testuingurua kapitulua, da arau berrietan garrantzi handia hartzen duen elementu nagusietako bat. 2008ko bertsioan ez zegoen puntu bat da. Kapitulu honek lau atal ditu:

  • 4.1 Antolaketa eta berorren testuingurua ulertzea
  • 4.2 Alde interesatuen premiak eta itxaropenak ulertzea
  • 4.3 Kalitatea kudeatzeko sistemaren garrantzia zehaztea
  • 4.4 Kalitatea kudeatzeko sistema eta berorren prozesuak

 

4.1. atala

“4.1. Antolaketa eta berorren testuingurua ulertzeak“atalak, kanpo eta barne testuinguruari erreparatzera behartzen gaitu. Hau esaten du:

“Nahi duen asmorako eta zuzendaritza estrategikorako beharrezko dituen eta kalitatea kudeatzeko sistemak aurreikusten dituen emaitzak lortzeko gaitasunari eragiten dioten barne eta kanpo gaiak zehaztu behar ditu antolaketak.

Kanpo eta barne gai horiei buruzko informazioaren jarraipena eta berrikuspena egin behar ditu antolaketak“.

Contexto 3

Horregatik, kalitatea kudeatzeko gure sistemari eragiten dioten barne eta kanpo faktoreak identifikatu behar ditugu, baita zerbitzua emateari eragiten dioten barne eta legezko baldintzak ere..

DAFO baten bidez ematen dugu erantzuna

Antolaketaren testuinguruak aztertzeko tresna ona da DAFO.

“Antolaketaren testuingurutik“ abiatuta, DAFO baten bidez, prozesuari lotutako arrisku eta aukerak aztertuko ditugu eta haien tratamendua zehaztuko dugu.

DAFO

Gure kasuan, DAFO gure kudeaketa-sistema osatzen duten prozesuen “i (informazioaren analisia)“ etapan egitea gomendagarria litzateke. Horrela helburuak lortzeari eragin ahal dioten arrisku eta aukeren tratamendua ziurtatzen dugu.

DAFO honetan kontuan hartu beharreko elementuak hauek dira:

  • Kanpo testuingurua: faktore sozialak, kulturalak, politikoak, legeari buruzkoak, finantzarioak, teknologikoak, ekonomikoak, nazioarte, nazio, eskualde edo toki mailako lehiakortasuna…
  • Barne testuingurua: antolaketa-kultura eta egitura, teknologia, prozesuen bidezko informazio- eta kudeaketa-sistemak…
  • Ikastegiaren baldintzak: antolaketak eskatzen dituen baldintzak, zerbitzuak emateko konpromisoa
  • Legezko baldintzak: legeria, araudiak, estatutuak…

Contexto de la organización2

Arauaren bidez

Antolaketaren testuinguruaren kontzeptua arauaren zenbait kapitulutan jasota agertu eta indartzen da:

  1. Sarrera. Orokortasunak / Arrakasta-faktoreak.
  1. Antolaketaren testuingurua. Kapitulu hau osatzen duten lau atalen bidez.
  1. Planifikazioa. Arrisku eta aukerei aurre egiteko jarduerak.
  1. Aritzearen ebaluazioa. 9.3. zuzendaritzak berrikustea. Zuzendaritzak egin beharreko berrikuspenean kudeatzeko sistemari eragiten dioten testuingurua eta aldaketak kontuan hartzea.

 

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: