Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Arauak gaurkotzea (V). Beste berrikuntza batzuk

CASTELLANO

Onartutako ISO berriek dituzten berrikuntzen artean, garrantzi txikiagokoak diruditen arren inportanteak diren alderdi batzuei erreparatuko diegu gaur. Alderdi berriak dira eta gure kudeaketa-sistematik eman behar diegu erantzuna. Hauek dira:

  • Kanpo hornikuntza (8.4.1. Orokortasunak)
  • 8.5.5 Entregatu ondorengo jarduerak
  • Ezagutzaren kudeaketa (7.1.6. Antolaketaren ezagutzak)

personaKanpo hornikuntza

Arauak, erosketa eta hornikuntzei buruz ari denean, kanpo produkzioaren kontzeptuei (8.4.1. orokortasunak) egiten die erreferentzia. Atal hau tradizionalki “erosketak“ deitu dugunari zuzenean dago lotuta baina pixka bat haratago doa.

Kanpotik baina gure ikastetxearen izenarekin egiten diren zerbitzuak emateko orduan, ikastetxearen baldintzak, sistemaren garrantziari lotuak, betetzen diren egiaztatu behar dugu.

Hots, azpikontratez (gure izenean eskaintzen diren ikastaro edota zerbitzuetarako) ari gara. Azpikontratatua gai den agirien bidez ziurtatu behar dugu, baita funtzioak nola betetzen dituen ebaluatu ere. Bete beharreko baldintzak eta ebaluatzeko erabiliko diren irizpide eta metodoak esplizituki adierazi behar dira.

Betetzeko: erosketa eta hornitzaileen metodoa: Se propone modificar el Método de compras-proveedores, aldatzea proposatzen da. Pertsona edo enpresa kontratatzen den unean, gainontzeko irakasleekin (ikastetxeko pertsonala) erabiltzen diren prozedura berak erabiliko dira.

 

Entregatu ondorengo jarduerak

EntregaBertsio honetan entregatu ondorengo jardueretarako baldintzak (8.5.5. entregatu ondorengo jarduerak) jasota agertzen dira.

Zerbitzua bukatzea, hots, lortutako titulazioa entregatzen dugunean, jotzen dugu entregatzat. Hala ere, gero eta ikastetxe gehiagok egiten dituzte entrega horren ondorengo jarduerak: lan-poltsa, Urratsbat, profesionaltasun-txartelen ikastaroei buruzko informazioa, Lehen Aukera,…

Ikastetxeak egindako jarduera horiek, ondorengo hauek jasoz, identifikatzea da kontua: jarduerak, arduradunak, baliabideak, arriskuak, jarraipena, neurketa, komunikazioa…

Betetzeko: fitxa bat, “entregatu ondorengo jarduerak“, zerbitzuko sortzea proposatzen da (hasierako prestakuntza, enplegurako prestakuntza,… ), puntu hauek azalduko dituena: jarduerak, legezko eta araudizko baldintzak, lotutako arriskuak, iraungitasuna, bezeroaren baldintzak,…

posteriores a la entrega2

ConocimientoEzagutzaren kudeaketa

Operazioei eta baldintzak betetzeari begira antolaketak eta berorren pertsonek eskuratutako ezagutza identifikatu eta ezagutza horri eutsi beharko diogu (7.1.6. Antolaketaren ezagutzak).

Gainera, ezagutza hori eskatzen duen pertsonaren eskura jarri beharko da.

ConocimientoEz da ezinbesteko baldintza ezagutza kudeatzeko prozesu oso bat izatea (lehen urte batean), baina joera ikuspegi hori garatu eta ezartzearen aldekoa da (apur-apurka eskatuko da).

Kontua ez da sortutako materiala agirien bidez kudeatzeko espazio bat (errepositorioa) sortzea. Bilatzeko tresnak, hitz giltzarriak, kontzeptu abstraktuak, laburpenak, liburutegi birtuala, … ezartzea komeni da. Horregatik, ikastetxean sortutako ezagutza identifikatu eta kudeatzea eta, jakina, begi-bistako adibideekin nola egiten dugun erakustea da kontua.

Betetzeko: espazio horretan gauza asko egin daitezkeela jabetzen gara. Erraza den eta baldintzari erantzuna ematea ahalbidetuko lukeen zerbait proposatu nahi izan dugu. Prozesuen bidez antolatutako datu-base bat sortzea proposatzen dugu, arlo, departamentu, mintegien… arabera ere antola litekeen arren

Ezagutzak jasotzeko, zerbait erraza hau bezalako formulario bat izan liteke:

>>Adibidea  (OHARRA: nola funtzionatzen duen ikusteko, parte har dezakezue. Proposatutako ideia minutu batzuetan beheko taulan ikusiko litzateke)

Antolaketa guztiaren eskura jartzeko, formulario horren edukiak antolaketaren barne espazio batean horrela sar litezke:

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: