Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Arauak gaurkotzea (VI). Alde interesatuak

CASTELLANO

BezeroakArauen bertsio berrian jasota agertzen diren aldaketa terminologikoetako beste bat “bezeroaz“ hitz egitetik “alde interesatuaz“ hitz egitera pasatzea da. Aldaketa horrek bikaintasun eta erabateko kalitatearen ikuspegi berrian kokatzen da.

Arauan alde interesatuaren terminoa horrela definitzen da:

erabaki edo jarduera batek eragin ahal dion pertsona edo antolaketa

Bezerotik alde interesatuetara

Gure SPG/SIG sistemek HOBBIDE (EFQM) oinarri dutela kontuan hartuta, ikuspegi hau ez da berria guretzat, “interes-taldeak“ terminoaren azpian egiten baitzen lan.

Onartutako arauetan jasota agertzen den ikuspegi berri horrek bezeroa baino zabalagoa den sektore bat hartzen du eta, jakina, komunikazioa, baldintzak ezartzea, interakzioa… bezalako gaiei eragingo die

Alde interesatua (edo guk “interes-taldeak“ deitu ditugunak), bezeroari buruzko ikuspegi zabalago baten gisa sortua, ISO 9001:2015 arauaren funtsezko aldaketetako bat da.

Kontzeptu berri hau atalean jasota agertzen da: 4.2. Alde interesatuen premiak eta itxaropenak ulertzea.

4.2. Alde interesatuen premiak eta itxaropenak ulertzea

… antolaketak hauek zehaztu behar ditu:

…..a) kalitatea kudeatzeko sistemari dagozkion alde interesatuak;

…..b) kalitatea kudeatzeko sistemarako interesatuta dauden alde hauen baldintzak.

Alde interesatu hauek eta berauen baldintzak direla-eta, jarraipena egin eta informazioa berrikusi behar du antolaketak.Alde interesatuak

Ondorioztatzen denez, alde interesatuak eta berauen baldintzak funtsezko faktore bihurtzen dira.

Ikastetxe bakoitzak bere alde interesatuak definitzen ditu eta premiak eta itxaropenak jasotzeko sistematika ezartzen du (inkestak, bilerak, elkarrizketak…). Bilketa horretatik, egokitzat jotzen dituenak selekzionatuko ditu ikastetxeak eta baldintza bihurtuko ditu, “ikastetxearen testuingurua“ agirian agertuko direnak.

Hobeto estrategiatik

estrategia botón
Baldintza berria eta funtsezkoa da arauaren bertsio berrian. Maila desberdinetan (kapa estrategikoa, departamentuen mailan, prozesuak, proiektuak…) egin behar da. Nola egiten den agirien bidez adierazi behar da, identifikatutako premia guztien zerrenda, erabiltzen den filtro-sistema agirien bidez deskribatzea, baita kurtso bakoitzerako antzeman eta bezeroaren baldintza bihurtzen diren premia horien zerrenda ere.

>Betearazteko: alde interesatuen premia eta itxaropenen analisia egingo den fitxa bat sortzea proposatzen da. “Estrategia“ prozesuan gauzatzen da eta zerikusia duten faktoreetara zabaltzen da.

Bide desberdinetatik emandako informazioa da abiapuntu.

Baldintza bihurtuko diren premiak eta itxaropenak selekzionatzen dira eta behar den rozesuan ematen zaie tratamendua.

Alde interesatuak eta beraien baldintzak denboran zehar aldatuz doaz eta, horregatik, aldizka berrikusten dira, zuzendaritzak egiten duen kudeaketa-sistemaren berrikuspenean esate baterako.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: