Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Gelako Ekodelegatua

CASTELLANO

Lankidetza – CPES TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA BHIP – Tolosa

SIG4-sarearen lanean zehar, “ekodelegatua” zer zen ezagutzen genuen.

Josu Martinezen, Kalitate-Departamentuaren (Tolosako Inmakulada Ikastetxea), laguntza eskertzen dugu, baita haren esperientzia partekatu izana ere. Esperientzia hori beste ikastetxe batzuentzat eta ingurumenaren hobekuntzarentzat ere interesgarria izatea espero dugu.

Ekodelegatua

Ikastetxeen zuzendaritzak, klaustroak eta ikasleak ingurumenaren alde lan egitearekin ados daude, baina nola?, hor dago gakoa. Ekodelegatu delakoaren irudia erabiltzeko ideia nahiko interesgarria da.

ekodelegatua2Baina, zer da Ekodelegatu delako hori? Bada ikastetxe bakoitzak zehaztu behar du Ekodelegatu irudia nola ulertzen duen eta zer funtzio esleitzen dizkion, baina esan dezakegu ikasgela, laborategia edo tailerra kontrolatuko duen ikaslea dela, edozein egoeraren aurrean, bere taldearen izenean, ingurumeneranzko arreta bereziaz, eta ingurumenaren ardura eta babesa zabalduz.

Ekodelegatuak ingurumenarekin sentsibilizatuta egon behar izango du.

Funtzioak

Tolosako Inmakulada Ikastetxean, ekodelegatuaren funtzioak hauek dira:

  • Inmakulada ikastetxeaBere gelako ingurumen-kontrolak (birziklapena eta energiaren erabilpena) egingo ditu.
  • Ingurumen batzordean parte hartuko du:
    • Hilean behin ingurumen arduradunarekin bilduko da.
  • Eskola kontseiluan parte hartuko du.
  • Zuzendaritzarekin elkartuko da informazio bilketa egiteko.

 

ahorra energía 2Helburuak

Ingurumenaren babesa guztiko gauza da, horregatik, proiektu hau zuzentzen zaie ikasle guztiei eta Institutuaren langileei.

Ikastolako ikasle eta langile guztiok kutsaduraren prebentziorako egin daitezkeen ekintzez kontzientziatzea eta aplikatzea, eta bestetik, gure lan inguruneari dagozkion segurtasun neurriak ezagutzea eta aplikatzea.

Informazio gehiago: Sentsibilizazio plana

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: