Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Arauak gaurkotzea (VII). Lidergoa eta prozesuen ikuspegia

CASTELLANO

Lidergoa ISO 9001:2015ean

Liderazgo 1000ISO 9001 arauaren 2008ko bertsioak hau dio: “kalitatea kudeatzeko sistema garatu eta inplementatzeko prozesuaren alde duen konpromisoa agerian erakutsi behar du goi-zuzendaritzak, … “.

2015eko bertsio berriak, ordea, orokortasunei buruzko 5.1.1. atalean (5.1. lidergoa eta konpromisoa) hau dio: “kalitatea kudeatzeko sistemari begira, lidergoa eta konpromisoa erakutsi behar ditu goi zuzendaritzak … “.

5. Liderazgo y compromisoKasu honetan, “kalitatearen alde duen konpromisoa agerian jarri behar izatetik“ “lidergoa erakutsi behar izatera“ pasatzean datza aldaketa; horrek pertsonak prozesuan sartu, zuzendu eta lagundu behar dituela esan nahi du.

Nola egin behar den, alderdi batzuk geure gain hartuz, sustatuz, jakinaraziz … esaten digu atalak berak (irudia ikusi).

 

Zuzendaritzako ordezkariak

Estructura de procesos2“Rolak, ardurak eta aginteak esleitzea“ 5.3. atalaren barruan, arau berri honen beste elementu inportante bat “zuzendaritzako ordezkariaren“ figura desagertzea da.

Tknikako Etengabeko Hobekuntzaren Arlotik, ikastetxearen kudeaketan figura inportantea dela (gure sistemek jarraitzeko) uste dugu eta “prozesuen egiturak“ prozesuaren jabe gisa sartzen jarraitzea proposatzen dugu.

 

Prozesuen ikuspegia (4.4.)

PKS (eta geroagoko zabaltzea KSIn) diseinatu zenetik, betiere prozesuekin lan egitea inportantea dela helarazi da. ISO berriak prozesuen bidezko kudeaketa indartzen du eta, horretarako, ondorengo elementuei ematen die arreta berezia:Mapa de procesos2

  • Prozesuak zehaztea: sarrera-elementuak eta itxarotako emaitzak
  • Jarraipena eta neurketa: adierazleak
  • Aurreikusitako emaitzak ez lortzearen arriskuak identifikatzea

Prozesuen ikuspegi berri hau “4.4. kapituluan, kalitatea eta bere prozesuak kudeatzeko sistemak“, aurkitzen dugu eta hauek bezalako elementuak aurkitzen ditugu: prozesuaren input-ak eta output-ak, sekuentzia eta interakzioa, irizpide eta adierazleak, baliabideak, ardurak, arriskuak eta neurketa, ebaluazioa eta hobekuntza.

4.4. kapitulua ez ezik, beste erreferentzia bat ere aurkitzen dugu 8.1. kapituluan: “planifikazioa eta kontrol operazionala“.

publicacionesHori guztia (bertsio honetan berria den eta geroagoko kapitulu batean landuko dugun arriskuen identifikazioa izan ezik) gure institutuetan ere egiten zen.

Prozesuei eta haien kudeaketari buruz dagoeneko asko idatzi da blog honetan eta, horregatik, interesgarri izan zaizkizuen artikulu desberdinetara sartzeko loturen zerrenda bat uzten dizuegu:

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: