Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Arauak gaurkotzea (VIII). Arriskuan oinarritutako ikuspegia

CASTELLANO

Arau berrien 6. kapitulua planifikazioari buruzkoa da eta arrisku eta aukerei aurre egiten dieten jarduerak planifikatzeko baldintzak ditu, helburuak ezarri eta lortzeko.

Arrisku eta aukerak oinarri dituen ikuspegia zerbait berria da bertsio berri honetan, atal honetan ikus daitekeenez:

  • 6.1 Arrisku eta aukerei aurre egiteko jarduerak:
    • 6.1.1 Kalitatea kudeatzeko sistema planifikatzea
    • 6.1.2. Antolaketak hau egin behar du:

.

6.1.1 Sistema planifikatzea

“Kalitatea kudeatzeko sistema planifikatzea“ 6.1.1. atalean ISO 9001:2015ek hau dio:

Al planificar el sistema de gestión de la calidad, la organización debe considerar las cuestiones referidas en el apartado 4.1 y los requisitos referidos en el apartado 4.2, y determinar los riesgos y oportunidades que es necesario abordar con el fin de:

  1. asegurar que el sistema de gestión de la calidad pueda lograr sus resultados previstos;
  2. aumentar los efectos deseables;
  3. prevenir o reducir efectos no deseados;
  4. lograr la mejora.

Arriskua oinarri duen ikuspegia

Riesgos 500Esan dugunez, aldaketa inportanteenetariko bat da ISO 9001 berrian, kudeatzeko sistema osoan sartzen baita kontzeptu hau, hots, berori ezarri, mantendu eta hobetzeko prozesuan.

Kontzeptu berri honen ondorioz prebentzio-jarduerak kentzen dira, sistemak berak izan behar duela prebentzio-tresna uste baita.

Arriskuak kudeatzeko, antolaketaren premietara gehien egokitzen den metodologia erabil daiteke, DAFO esate baterako.Dafo (4)

Prozesu bakoitzetik espero diren emaitzak ez lortzearen  arriskuak zehaztu behar ditugu, baita, arrisku horien eraginak kendu edo minimizatzeko, behar diren jarduerak ezarri ere.

Horiek horrela, prozesu guztiek, informazioa aztertzeko etapan, prozesu horren helburuak lortzeari eragin ahal dioten arriskuak analizatu, ebaluatu eta tratatzera bideratutako jarduera bat izango dute.

 

6.1.2 Antolaketak planifikatu behar du

6.1.2. atalean arauak esaten digu:

La organización debe planificar

  1. a) las acciones para abordar estos riesgos y oportunidades;
  2. b) la manera de:
    1. integrar e implementar las acciones en sus procesos del sistema de gestión de la calidad (véase 4.4.);
    2. evaluar la eficacia de estas acciones.

Hau ere esaten digu: “arrisku eta aukerei aurre egiteko jarduerek proportzionalak izan behar dute“ eta, horregatik, inplementatzen ditugun jarduerak egokitu behar ditugu, hots, “euliak kanoikaden bidez ez hiltzen“ saiatuko gara.

Arrisku eta aukerak identifikatu, analizatu eta ebaluatzen direnetik, beraiei aurre egiteko behar diren jarduera batzuk (plan batean jasota egon daitezkeenak) zehaztuko dira. Jarduera horiek sisteman integratzen dira eta “ikaskuntza eta hobekuntza“ orrian agertuko dira.

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: