Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Ezagutzaren kudeaketa. Handitzea

CASTELLANO

Duela zenbait egun “Arauak gaurkotzea (V). Beste berrikuntza batzuk” izeneko artikulu bat ematen genuen argitara. Kide batzuek gai hau zabaltzeko eskatu digute eta, horregatik, hau atera dugu.

Araudiak hau dio…

9001:2015 ISOk 7.1.6. atalean hau esaten digu:

“Prozesuak operatzeko eta produktu eta zerbitzuen adostasuna lortzeko behar diren ezagutzak zehaztu behar ditu antolaketak.

Ezagutza horiek, beharrezkoa den neurrian, beren horretan jarraitu behar dute eta beste batzuen eskura jarri behar ditugu.

Premia eta joera aldakorrei aurre egiten zaienean, antolaketak bere gaurko ezagutzak hartu behar ditu kontuan, baita behar diren ezagutza gehigarriak eta eskatutako gaurkotzeak eskuratzeko edo berorietara iristeko era zehaztu ere”.

Muñecos conocimiento

Ez digute (hasieran, behintzat) ezagutza kudeatzeko prozesu oso bat sortzeko eskatzen; bai, ordea, ikuspegi hori garatu eta inplementatzea. Sortutako materialaren agirien bidezko kudeaketa (errepositorioa) ez da nahikoa. Ez da agirien eta gero eta agiri gehiagoren zerrenda autobiografiko bat; izan ere, eta bilera batean esaten zenez, “ez da Alexandriako liburutegia”.

Maila eta esparru desberdinetatik, antolaketan eta antolaketatik at, datoz ezagutzak baina ikastetxerako interesgarri direnak selekzionatu beharko genituzke. Hori guztia formatu desberdinekin: papera, informazio-kartelak, agiri informatikoak, bideoak, audioak…

Ikastetxean sortutako ezagutza identifikatu eta kudeatzea da kontua. Gainera, nola egiten dugun begi-bistako adibideekin erakutsi beharko dugu.Gestión del conocimiento A

Datu-base on bat

Ezagutzaren kudeaketa oso inportantea dela badakigu baina oso handia eta kudeatzeko zaila den zerbait bihur daitekeela ere badakigu.

Datu-base on bat, “ezagutzak“ jasotzeko formulario batekin lagunduta, ez litzateke nahikoa; ezagutza horiek antolatu beharko lirateke. Lehen komentatutako “Arauak gaurkotzea (V). Beste berrikuntza batzuk“ artikuluan prozesuetatik diseinatu eta antolatutako datu-base bat proposatzen genuen, beste modu batzuen bidez ere egin daitekeen arren: jardueren, arloen, departamentuen, … arabera.Gestión conocimiento procesos2

Formulariotik jasotako ideia eta ezagutza horiek prozesuen erlaitz desberdinetan banatu beharko lirateke.

Bilketa eta antolaketa egin ondoren, eman beharko da argitara. Erlaitzak (ezagutzak bereiz antolatzen diren orriak) antolaketak zehaztuta dituen espazioetan eman beharko lirateke argitara; horrela, antolaketako edozein kidek izango du ezagutza horietara iristeko aukera.

MachadoAntonio Machado

Antonio Machadoren esaldi hau gogoratzen utzidazue:

“Kultura eta jakintzaren arloetan, gordetzen dena bakarrik galtzen da, ematen dena da bakarrik irabazten dena.”.

Praktika onak

Gure ikastetxean ditugun praktika onak partekatzea Machadoren esaldiaren arabera jokatzeko modu ona da.

Duela zenbait denbora “Ohiko galderak eta FOL departamenturako harrera“ izeneko praktika on bat eman genuen argitara. Informazioa nola jasotzen zen eta zerikusia zuten pertsonen, Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak Saileko kideen, bidez nola jasotzen zen erakusten da. Une horretan departamentuko irakasle guztiei entregatzen zieten pen drive baten bidez egiten zuten.

Bitarteko informatikoen aurrerapenarekin, seguru praktika hori, beste praktika on batekin, “PKS Googletik kudeatzea“, batuz gero, hobetuko litzatekeela. Zerbait indartsuagoa sortuko genuke. Horrela bilatzeko tresnak ezarri ahal izango lirateke: hitz klabeak, identifikatzeko moduko etiketak, kontzeptu abstraktuak, laburpenak, liburutegi birtuala…


Dena den, gu guztiokin partekatutako praktika onak besterik ez dira. Beste ikastetxe batzuek ere izango dutela partekatzeko zerbait ona seguru gaude eta, horregatik, haien ikastetxeetan, “praktika onak” formularioa erabiliz, egiten dituzten jarduera onak guri kontatzera animatzen ditugu.

 

 

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: