Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Arauak gaurkotzea (IX). Bizitza-zikloaren perspektiba

CASTELLANO

Ikusi genuenez, ISO 9001:2015ek arriskuan oinarritutako ikuspegi berri bat zuen. Gure kasuan (PKS edo KSI) , arrisku horiek “prozesu bakoitzean espero diren emaitzak ez lortzearekin“ dute zerikusia. ISO 14001.2015Hala ere, ISO 14001:20015aren (KSI) kasuan, beste kontzeptu bat, “bizitza-zikloaren perspektiba“ agertzen da.

Horrek ez du bizitza-zikloaren analisi bat egin behar denik esan nahi; dena den, ikuspegi berri honi erantzun egokia ematen saiatuko gara.

 

Bizitza-zikloaren perspektiba

“ISO 14001:25aren “Ingurugiro-alderdiak 6.1.2.” atalean adierazten denez, aritzeak sortutako ingurugiro-alderdiak eta inpaktuak identifikatu beharko ditu antolakuntzak, bizitza-zikloaren perspektiba kontuan hartuta (6.1.2. ingurugiro-alderdiak, ikusi); hots, zentroak ondorengo jarduerak egiten dituen jarduera, produktu eta zerbitzuak

  • kudeatzeko barne erabakien bidez (ingurugiro-alderdi zuzenak) zuzenean kontrolatzen ditu eta, gainera,
  • haietan izan dezake eragina (zeharkako ingurugiro-alderdiak).

EMAS-ak exijitutako zeharkako ingurugiro-alderdien identifikazioa baldintza berri honi era egokian erantzuteko modu ona dela uste da.

Alderdi zuzenak eta zeharkakoak

Aspectos ambientales directosAlderdi zuzenak

Ikastetxeak ebaluatu eta, barne erabakien bidez, zuzenean kontrolatzen dituen ingurugiro-alderdiak dira.

Ikastetxearen kontrolpean dauden produktu edo zerbitzuei, bizitza-zikloaren etapetatik ikusten direnei (ohiko ingurugiro-alderdi zuzenak), buruz egin behar da hausnarketa eta, horretarako, sarrera eta irteerak kontrolatu beharko dira.

Zeharkako alderdiak

Aspectos ambientales indirectosEragina izan dezakeen ingurugiro-alderdi horiek ebaluatzen ditu ikastetxeak, hauek esate baterako: azpikontratatutako prozesuak (garraioa, mantentzea, garbiketa, …), erosketak (produktuaren osagaiak), bezeroak (produktua azkenean baztertzea), etab ….

EMAS terminologian zeharkako ingurugiro-alderdiak ere esaten zaie. Bi ikastetxetan ingurugiro-alderdi zuzen eta zeharkakoak ingurugiro-adierazpenaren bidez nola agertzen diren identifikatuta ikus dezakegu:

 

Planifikazioa eta kontrol operazionala

Bizitza-zikloari dagokionez, “8.1 planifikazioa eta kontrol operazionala” atalean, beste aipamen bat ikusten dugu. ControlAipamen horretan bizitza-zikloaren perspektibari buruzko baldintzak zehatzago definitzen dira, hauek besteak beste:

  • Kontrolak ezartzea, ingurugiro-alderdiei diseinu eta garapenean aurre egiten zaiela bermatzeko;
  • Ingurugiro-baldintzak kontuan hartzea produktu eta zerbitzuak eskuratzeko orduan;
  • Ingurugiro-baldintzen berri hornitzaile eta kontratistei ematea;
  • Behar izanez gero, produktu eta zerbitzuen bizitza-zikloari buruzko ingurugiro-informazio funtsezkoa eskura jartzea (adibidez, bizitza-amaieraren tratamendua eta azken destinoa).

8.1 planifikazioa eta kontrol operazionala ikusi

 

 

 

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: