Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

PKS prozesuetako arduradun berrientzat formazio jardunaldia

IMG-20170315-WA0006

Atzo, martxoak 15, Euskadiko lanbide heziketa sistemako ikastetxe desberdinetako kudeaketa sistemetan hedaturik dauden prozesuetako  arduradun berriei zuzenduriko formazio jardunaldi bat ospatu zen. Bertan  ikastetxeetako 46 ordezkarik parte hartu zuten.

Aipaturiko jardunaldi honetan, eta Tknikako adituen gidaritzapean, prozesu baten kudeaketan bereizten diren elementu giltzarriak eta berauek diseinatzeko eta kudeatzeko modu zehatzak modu teoriko-praktiko batean landu ziren. Horretarako proposatzen den prozesuen kudeaketa liburuan oinarritu ginen. Aurkezpen metodologiak, talde lan eta dinamikak eta jarduera praktikoekin tartetaku ziren.

Giro lasai  eta elkarlanerako batean, prozesu bat planifikatzeko eta hedatzeko orduan partaideek zituzten eta azaldu dituzten zalantza eta kezkak aztertu eta argitu ziren.

Jardunaldi hau amaitu ostean, partaide guztiek jarduera praktiko bat gauzatu behar dute bere ikastetxeetan eta ikastaroaren antolatzaileei bidali behar diete.

Modu honetan, partaideek, prozesu bat diseinatzeko, planifikatzeko eta hedatzeko   konpetentzia teoriko-praktikoak eskuratu eta eguneratu dituzte.

Orain teoria mailan ezagututakoa praktikan hedatzea dagokigu….Erronka bikaina!!!!!

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: