Etengabeko Hobekuntza

Mejora Continua

Gure PKS-a ISO 9001:2015 bertsio berrira eguneratzen

20170510_113936

Urtarrilean komunikatu genuen gure transferentzia planarekin jarraituz, gaur, maiatzak 10, Iurretan ikastetxeetako kudeaketa sistemen arduradunei zuzenduriko formazio jardunaldi bat ospatu da. Bertan LH-ko 26  ikastetxe desberdinetako 32 pertsonek parte hartu dute

Elkarlan eta parte hartze eraikitzaile giro batean, ikastetxeetan gaur egun hedaturik dauden  PKS-ei zuzenki eragiten dieten eskakizun berri/egokituak aurkeztu dira.  Lidergo partekatua eta bere hedapena, aldaketaren kudeaketa, arriskuen eta aukeren identifikazioa eta kudeaketa, erakundearen testuinguruaren azterketa, prozesuetarako ikuspegia, dokumentatuko informazioa..  bezalako kudeaketa gaiak aurkeztu dira

Ondoren, aurrez landuriko ezagutzak aplikatzeko baliogarria izan den ariketa praktiko bat gauzatu da. Honek ikaskuntzarako giro egoki bat sortu du. Zalantza eta kezka ugari agertu dira eta formazio jardunaldiaren arduradunek argitu dituzte. Beste pertsona guztien parte hartzea ere oso baikorra izan da.

Honez gain, kanpo auditoretza bertsio berriarekin pasatu duten pertsonen ekarpenak eta proposamenak ere aintzat hartzekoak izan dira. Guztion artean ikaskuntza giro eraginkor bat sortu dugulakoan gaude,

Jardunaldia amaitzeko, Tknikako ordezkariek hainbat proposamen aurkeztu dituzte. Bere helburua ikastetxeetan gaur egun ditugun PKS-ak arauaren bertsio berrira era egokian egokitzea erraztea izan da. Inola ere ez dira derrigortasun izaera duten proposamenak

Utzi zure komentarioa | Deja tu comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: